Garapenaren Psikologia
Egileak
Izarne Lizaso Elgarresta. Donostiako Psikologia Fakultateko irakaslea. Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta haren Garapena Saila. Helbide elektronikoa: izarne.lizaso@ehu.es Telefonoa: 943 015650
Helburuak
Garai batean garapenaren psikologiak arreta jartzen zuen bizi-zikloaren lehen aroetan (haurtzaroan eta nerabezaroan, alegia) gertatzen den garapenean, nerabezarotik aurrera garapen ontogenetikoan aztertua izatea merezi duen ezer gertatuko ez balitz bezala. Joan den mendeko seigarren hamarkadatik aurrera, ostera, egoera hori aldatzen hasi zen garapenaren psikologian funtsezko ekarpena egin duen "bizi-zikloa" delako ikuspegiari esker (besteak beste, Baltes eta Willis, 1978; Baltes, Cornelius eta Nesselroade, 1979). Ikuspegi horren arabera, garapena bizi garen artean gertatzen da; dimentsio askotakoa da; norabide askotakoa da; haren ezaugarri nagusietako bat plastikotasuna da; testuinguru historikoaren araberakoa da eta kausa askoren ondorio.
Hala, egun garapenaren psikologiak interes handia du helduaroan eta zahartzaroan gertatzen den garapenean. Horren adierazle izango lirateke, batetik, azken hamarkadetan giza garapenaz argitaratu diren eskuliburu asko, zeinak bizi-zikloaren ikuspegia hartu eta giza garapena sorkuntzatik heriotzara deskribatzen duten (besteak beste, Craig, 2000; Kail eta Cavanaugh, 2006; Lefrancois, 2001; Marchesi, Carretero, Palacios 1983; Santrock, 2006).
Zoritxarrez haurtzaroan eta nerabezaroan gertatzen den garapenaren inguruan idatzi diren liburu gutxi idatzi izan dira Euskaraz. Zentzu horretan, hutsune hori betetzera dator testuliburu hau, non haurtzaroaren, nerabezaroaren eta zahartzaroaren garapen fisiko eta kognitiboan gertatzen diren aldaketak deskribatzen diren.
Testuliburua Euskal Herriko unibertsitateetan berriki ezarri den kreditu europarrera eta Psikologia Graduko ikasketa plan berrira (2010-2011 ikasturtetik indarrean dagoena) egokitua izan da.
Norentzat
Ikasmaterial teoriko hau bereziki Psikologia Fakultateko "Garapenaren Psikologia I" ikasgairako kreditu europarretara egokituta prestatu bada ere, beste ezagutza arlotako ikasleentzat (Psikopedagogia, Pedagogia, Gizarte-hezkuntza, etab.), Psikologian eta gai honen inguruan interesa duen edonorentzat erabilgarria izan daiteke
Edukia
HITZAURREA
I. ATALA: SARRERA
1. GIZA GARAPENAREN EREDU ETA TEORIETAKO OINARRIZKO KONTZEPTUAK
1.1. Garapenaren psikologiaren definizioa eta ikasgaia
1.1.1. Garapenaren psikologiarekin lotura duten kontzeptuak
1.1.2. Garapenaren definizioa
1.1.3. Garapenaren esanahia
1.1.4. Garapenaren aroak
1.1.5. Garapenaren helburuak
1.1.6. Giza garapenean eragina izan dezaketen faktoreak
1.2. Giza garapenaren oinarri antropologiko eta biologikoak
1.2.1. Hominizazio-prozesua
1.2.1.1. Prozesu biologikoak
1.2.1.2. Prozesu psikologikoak
1.2.1.3. Prozesu soziokulturalak
1.3. Garapenaren psikologiaren oinarrizko kontzeptuak eta arazoak
1.3.1. Herentziaren eta ingurunearen eragina garapenean
1.3.2. Epealdi kritikoaren eta esperientzia goiztiarraren eragina garapenean
1.3.3. Aldakortasuna eta garapenaren jarraitutasuna
1.3.4. Sinkronia eta heterokronia garapenean
1.4. Ikuspegi historikoa: garai aurrezientifikoa eta zientifikoa
1.4.1. Garapenaren psikologiaren sorreran eragina izan zuten faktoreak
1.4.2. Garapenaren psikologiaren sorrera: 1882-1912
1.4.3. Garapenaren psikologiaren finkapena: 1913-1960
2. GAIA: IKERKUNTZA-METODOLOGIA GIZA GARAPENAREN PSIKOLOGIAN
2.1. Garapenaren psikologiako ikerkuntzaren zergatia: aldaketa psikologikoa nola gertatzen den jakitea
2.2. Prebentziozko esku-hartzearen, hezkuntzazko esku-hartzearen eta garapen psikologikoa indartzeko esku-hartzearen oinarri enpirikoak bilatzea
2.3. Datu-biltzearen prozedura
2.3.1. Ikerketa-metodo esperimentala
2.3.2. Ikerketa-metodo ez-esperimentala
2.4. Diseinu motak
2.4.1. Luzetarako diseinuak
2.4.2. Zeharkako diseinuak
2.5. Garapenaren psikologiako ikerketa-iturriak: zientzia-komunitatea
3. GAIA. GARUN-GARAPENA ETA GARAPEN FISIKOA HAURTZAROAN ETA NERABEZAROAN
3.1. Jaio aurreko garapena eta jaiotze-prozesua
3.1.1. Jaioberriaren ebaluazioa
3.1.2. Jaioberriaren egoerak
3.2. Garun- eta neurona-garapena haurtzaroan (0-2 urte)
3.2.1. Garunaren hazkuntza luzatzea
3.2.2. Neuroplastikotasuna
3.3. Garapen fisikoa
3.3.1. Garaieraren, pisuaren eta gorputzaren proportzioen aldaketak
3.3.2. Eskeletoaren eta giharren garapena
3.3.3. Garapen fisikoaren aldaketa indibidual eta kulturalak
3.4. Garapen motorra
3.4.1. Lokomozioa
3.4.2. Jarrera eta oreka
3.4.3. Garapen motor xehea
3.4.4. Garapen motorra haurtzaroan eta nerabezaroan
3.5. Sexu-garapena
3.5.1. Jaio aurreko sexualitatea
3.5.2. Bizitzako lehen bi urteetako sexualitatea
3.5.3. 2 urtetik 6 urtera arteko sexualitatea
3.5.4. Tarteko haurtzaroko sexualitatea (6 - 10/12 urte)
3.6. Haurtzaroko eta nerabezaroko aldaketak
3.6.1. Hazkuntza fisikoa eta hormonala
3.6.2. Heldutasun sexuala
3.6.3. Pubertaroaren inpaktu psikologikoa
3.6.4. Osasuna
II. ATALA: GARAPEN KOGNITIBOA HAURTZAROAN ETA NERABEZAROAN
4. GAIA: LEHEN HAURTZAROKO GARAPEN KOGNITIBOA
4.1. Lehen haurtzaroko oinarrizko prozesu kognitiboak
4.1.1. Hautematearen garapena
4.1.2. Arretaren garapena
4.1.3. Oroimenaren garapena
4.2. Piageten teoria
4.3. Lehenengo estadioa: zentzumenei eta mugimenduei dagokiena
4.3.1. Lehenengo azpiestadioa: ariketa erreflexuak (0-1 hilabete)
4.3.2. Bigarren azpiestadioa: lehen mailako erreakzio zirkularrak (1-4 hilabete)
4.3.3. Hirugarren azpiestadioa: bigarren mailako erreakzio zirkularrak (4-8 hilabete)
4.3.4. Laugarren azpiestadioa: bigarren mailako erreakzio zirkularren koordinazioa (8-12 hilabete)
4.3.5. Bosgarren azpiestadioa: hirugarren mailako erreakzio zirkularrak (12-18 hilabete)
4.3.6. Seigarren azpiestadioa: arazoak sinbolikoki konpontzea (18-24 hilabete)
4.4. Ezagutzaren garapena objektuaren iraupenean eta imitazioan
5. GAIA: ESKOLAURREKO GARAPEN KOGNITIBOA
5.1. Eragiketa aurreko estadioa
5.1.1. Eragiketa aurreko pentsamenduaren aurrerapenak
5.1.2. Eragiketa aurreko pentsamenduaren alderdi heldugabeak
5.2. Gogamenaren teoria
5.2.1. Ume txikiek ba al dute gogamenaren teoriarik?
5.2.2. Sinesmen faltsuak egoztea
5.2.3. Gogamenaren teoriaren zenbait ezaugarri
6. GAIA: GARAPEN KOGNITIBOA ESKOLA AURREAN
6.1. Hirugarren estadioa: eragiketa konkretuak
6.1.1. Eragiketa konkretuko pentsamenduaren ezaugarriak: logika sortzea
6.1.2. Kontserbazioaren garapena
6.1.3. Sailkapenaren garapena
6.1.4. Seriazioaren garapena
6.1.5. Zenbaketa ulertzea
6.1.6.Eragiketa konkretuetan arrazoitzeko moduaren azalpenaren aurkako iritziak
7. GAIA: GARAPEN KOGNITIBOA NERABEZAROAN
7.1. Eragiketa formalen estadioa
7.2. Pentsamendu hipotetikoa
7.3. Arrazoiketa deduktiboa
7.4. Teoria-eraikuntza
7.5. Norberari buruzko kontzeptuen eraikuntza (egozentrismoa)
7.6. Piageti egindako kritikak
III. ATALA: HIZKUNTZAREN GARAPENA ETA GARAPEN KOGNITIBOA HELDUAROAN ETA ZAHARTZAROAN
8. GAIA: HIZKUNTZAREN JABEKUNTZA ETA GARAPENA
8.1. Kontzeptuak
8.2. Hizkuntzaren elementuak
8.3. Bizitzako lehen bi urteetako hizkuntzaren garapena
8.3.1. Mintzamenaren aurreko aroa
8.3.2. Mintzamenaren aroa
8.4. Hizkuntzaren garapenaren teoriak
8.4.1. Ikaskuntzaren teoria
8.4.2. Teoria natibista
8.4.3. Teoria interakzionista
9. GAIA: HELDUAROKO ETA ZAHARTZAROKO GARAPEN FISIKOA ETA EZAGUTZAZKOA
9.1. Helduaroko garapen fisikoa eta ezagutzaren garapena
9.1.1. Garapen fisikoa helduaroan
9.1.2. Ezagutzaren garapena helduaroan
9.2. Zahartzaroko garapen fisikoa eta ezagutzaren garapena
9.2.1. Garapen fisikoa zahartzaroan
9.2.2. Ezagutzaren garapena zahartzaroan
ERREFERENTZIAK
TAULEN AURKIBIDEA
IRUDIEN AURKIBIDEA
KONTZEPTUEN AURKIBIDEA
ERANSKINAK
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
garapenaren-psikologia.pdf
pdf, 1 MB