Giza gaixotzearen psikosoziologia

Egileak

Leire Erkoreka González
Leioako Medikuntza eta Odontologia Fakultateko irakaslea. Neurozientziak arloa. Psikiatria Saila.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko psikiatra.
Helbide elektronikoa: leire.erkoreka@ehu.eus Telefonoa: 946012802

Marta Arrasate Gil
Leioako Medikuntza eta Odontologia Fakultateko irakaslea. Neurozientziak arloa. Psikiatria Saila.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko psikiatra.
Helbide elektroniko: marta.arrasategil@osakidetza.eus Telefonoa: 946012802

Helburuak

Garatu dugun ikasmateriala Fisioterapiako Graduko lehen mailako ikasleentzat eginda dago. Alde batetik, Fisioterapia Euskal Herriko Unibertsitateko gradu berrienetariko bat izanik, ikasleek duten berezko materiala urria delako oraindik. Bestetik, euskarazko ikasleen kasuan, gainera, eskasia hori are nabarmenagoa da, gradua euskaraz eskaintzen duen unibertsitate bakarra delako.

Bestalde, Fisioterapiako ikasleentzat bereiziki sortutako Psikosoziologiako edo Psikologia Medikoko testuak ez dira ugariak beste hizkuntza batzuetan ere, Estatuko unibertsitate guztietan irakasgai hau oinarrizkoa edo nahitaezkoa den arren. Gehienetan, irakasleek irakasgaiko apunteak egiteko, Psikologia orokorreko edo Medikuntzako ikasleek erabiltzen dituzten Psikologia Medikoko liburuak hartu behar izaten dituzte erreferentzia-testutzat, eta, hala, Fisioterapiaren ñabardurak bigarren mailan geratzen dira sarritan. Izan ere, gai batzuk Medikuntzarako eta Fisioterapiarako komunak izan daitezkeen arren (Psikologia Ebolutiboa, Psikopatologia, Psikoterapiako eskolak...), beste asko ikuspegi ezberdin batetik landu behar lirateke, bi diziplina horiek pazientearekiko harremanean dituzten ezberdintasunak aintzat harturik. Ikasmateriala sortzerakoan, Psikologiako eta Psikopatologiako testu orokorrez gain, fisioterapeutentzat espezifikoki sortutako Psikosoziologiako testu bakarrenetarikoa bat erabili dugu, French-en eta Sim-en Physiotherapy: A Psychosocial Approach.

Hori guztia dela eta, gure azken helburua hurrengo urteetan zehar Fisioterapiako ikasleentzat bereziki sortutako Psikosoziologiako ikasmaterial orokor osoa sortzea izango bada ere, espezifikoki era ezberdinean landu beharreko gai horiek biltzen dituen ikasmateriala sortu dugu, lehen pauso moduan, eta bi modulutan banatu dugun Giza gaixotzearen psikosoziologiaren barruan batu dugu.

Norentzat

Aipatu bezala, ikasmaterial hau Fisioterapiako Graduko ikasleentzat garatu da, eta beste gradu batzuetan Psikologia Medikoa ikasten dabiltzan ikasleentzat erabilgarri izan badaiteke ere, Fisioterapiari Aplikatutako Psikosoziologia irakasgairako landu da zehazki.

Edukia

AURREKARIAK

AURKIBIDEA

OSASUNAREN ETA GAIXOTASUNAREN IZAERA

1. SARRERA

2. OSASUNA ETA GAIXOTASUNA
2.1. Osasuna eta gaixotasuna. Definizioak
2.2. Osasun-ereduak eta osasunean eragina duten faktoreak
2.3. Osasun-hezkuntza
2.4. Fisioterapeutaren esku-hartzea

3. GAIXOAREN ESPERIENTZIA SUBJEKTIBOA GAIXOTASUNA REN AURREAN
3.1. Sarrera
3.2 Gaixotasunari aurre egitea
3.3 Gaixotasun akutua eta kronikoa
3.4 Gaixotasunaren esperientzia subjektiboa
3.5. Sentimendu negatiboak eta atsekabea
3.6. Gaixotasunaren esperientziaren alde positiboak
3.7. Gaixotasunaren esperientzia prozesu gisa

FISIOTERAPIA PSIKOLOGIKOA

4. GIZA GAIXOTZEAREN ALDAGAI PSIKOLOGIKOAK. GAIXOTASUNAREN ALDERDI KULTURALAK
4.1. Sarrera
4.2. Giza gaixotzearen aldagai psikologikoak
4.2.1 Sineskerak
4.2.2 Jarrerak
4.2.3 Baloreak
4.3. Alderdi kulturalak: kultura, taldeak eta sostengu soziala
4.3.1. Kultura
4.3.2. Taldeak eta osasuna: sostengu soziala

5. ESTRES KONTZEPTUA ETA HAREN ERLAZIOA ASALDURA PSIKOSOMATIKOEKIN
5.1. Definizioa
5.2. Egoera estresagarriak
5.3. Estresaren ondorioak osasunean
5.4. Nahaste somatomorfoak
5.4.1 Somatizazio-nahasmendua
5.4.2 Konbertsio-nahasmendua
5.4.3. Hipokondria
5.4.4. Gorputz-asaldura dismorfikoa
5.4.5. Minagatiko nahastea

6. MINA
6.1. Minaren definizioa
6.2. Minaren psikologia
6.2.1. Minaren eredu dimentsioaniztuna
6.2.2. Minaren aldagai psikologikoak
6.2.3. Kognizioa
6.2.4. Sintesia: estres- eta larritasun-eredu inklusiboa
6.3. Minaren soziologia
6.4. Fibromialgia

7. GENERO-INDARKERIAREKIN ERLAZIONATUTAKO ALDAGAI PSIKOSOZIALAK
7.1. Definizioa. Biolentzia motak eta garapena
7.2. Arrisku-faktoreak
7.3. Epidemiologia
7.4. Ondorioak
7.5. Gizartea, osasun-sistema eta genero-indarkeria

8. ZAINKETA ARINGARRIAK ETA PSIKOONKOLOGIA
8.1. Sarrera
8.2. Gaixoa eta heriotza. Erantzun psikologikoa
8.2. Harreman terapeutikoa
8.3. Esku-hartze terapeutikoak gaixo terminalekin

9. FISIOTERAPEUTARI DAGOZKION ZENBAIT GAIXOTASUNEN GERTURAKETA NEUROPSIKOLOGIKOA
9.1. Sarrera
9.2. Hartutako min zerebrala
9.3. Traumatismo kraneoentzefalikoa
9.4. Istripu zerebrobaskularra
9.5. Esklerosi anizkoitza

10. BIBLIOGRAFIA

Urtea

2016

Gaia

Psikologia

ISBN

978-84-9082-368-2

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.