Giza Pertzepzioa eta Arreta: praktiken bilduma

Egileak

Joxean Iraola Baquedano, Psikologian Doktorea da, eta EHUko Psikologia Fakultateko Oinarrizko Prozesuen saileko irakasle titularra da ( : pbpirbaj@ss.ehu.es 943015694).

Marian Soroa Udabe, Psikologian Lizentziatua da, eta EHUko Psikologia Fakultateko Oinarrizko Prozesuen saileko irakasle-laguna da ( : pbpsoudm@ss.ehu.es 943015658).

Helburuak

Lan hau pertzepzioa eta arretaren inguruko praktiken bilduma da. Eta helburua du euskal ikaslea hurbiltzea jakintza arlo horrekin lotuta dauden fenomeno interesgarri batzuetara.

Norentzat

Material didaktiko hau Psikologia Fakultateko lehenengo ikasturteko ikasleentzat bereziki prestatu bada ere, beste ezagutza-arlo batzuen ikasle eta irakasleentzat erabilgarria izan daiteke (Magisteritza, Pedagogia, Psikopedagogia, Gizarte-hezkuntza...).

Edukia

Material didaktiko hau Psikologia Fakultateko lehenengo ikasturteko ikasleentzat bereziki prestatu bada ere, beste ezagutza-arlo batzuen ikasle eta irakasleentzat erabilgarria izan daiteke (Magisteritza, Pedagogia, Psikopedagogia, Gizarte-hezkuntza...).

Lehenengo atalean, lau praktika proposatzen dira. Giza zentzumenekin zerikusia duten lau fenomeno interesgarri nola ematen diren eta nola azaltzen diren ikusteko aukera izango duzue, eta horien bidez ohartarazi nahi izan dizuegu zer garrantzia duten zentzumenek ingurunea ezagutzeko.

Bigarren atalean, giza pertzepzioan ikertu diren bost fenomenoren praktikak biltzen dira. Lehenengo hirurek ikusmena eta sistema somatikoarekin zerikusia duten ilusio adierazgarri batzuk azaltzen dituzte; adierazgarriak, hain zuzen ere, erakusten baitute errealitatea eta hautematen dena ez datozela beti bat. Laugarren praktikan, koloreen pertzepzioa neurtzeko Ishihara testa nola erabiltzen den eta zertarako balio duen aztertzen da. Azkenik, besteen pertzepzioarekin lotuta dagoen praktika bat proposatzen da.

Hirugarren atalean, psikofisikaren eremuan gehien landu den teoriarekin lotuta dagoen praktika aurkezten da: seinaleen detekzioaren teoria (SDT) baliatuko dugu aztertzeko zer nolako ahalmena dugun soinuak hautemateko eta bereizteko.

Laugarren atalean, giza arretari dagokionez gehien aztertu eta erabili diren fenomenoak aurkezten dira. Bata entzumen bikoitzarekin lotuta dago, eta bi mezu batera ondo jasotzeko arazoa aztertzeko erabiliko dugu. Bestea Stroop efektua aztertzeko baliatuko dugu.

Bukatzeko, azkeneko orrietan hitz-zerrenda bat erantsi dugu, liburuxka hau irakurtzeko lana errazteko asmoz.

Urtea

2005

Gaia

Psikologia

ISBN

84-8373-616-0

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.