Hezkuntzaren Psikologia: teoria eta praktika

Egileak

Pilar Gil Molina. Donostiako Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakaslea. Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia Saila. Helbide elektronikoa: pilar.gil@ehu.es. Telefonoa: 943 01 55 20

Helburuak

Testuliburu honen helburua da hainbat argibide eta ariketa praktiko eskaintzea Hezkuntzaren Psikologia irakasgaian lantzeko. Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan, ikasleek hainbat material landu zituzten Hezkuntzaren Psikologia irakasgaian. Irakurketan oinarrituz, gogoeta indibiduala zein taldekoa bultzatu zuten eta, galderaz galdera, hainbat ezagupen eraiki zituzten elkarrekin. Galderak eta erantzunak jaso nituen, eta duela urte batzuk argitaratu nituen Hezkuntzaren Psikologiari buruzko hainbat galdera (2008) ikasmaterialean. Baina galderak zein erantzunak proposamenak ziren, eta lana ez nuen bukatutzat hartu. Hurrengo ikasturteetako graduko ikasleekin batera moldatu egin ditut, eta beste galdera eta erantzun batzuk, teorikoak zein praktikoak, sortu dira. Ondorioz, ikasmaterialak (berr)eraiki egin ditugu eta, ziur asko, teoria eta praktika hauek ere (ber)eraikiko ditugu hurrengo ikasturteetako ikasleekin batera. Horrela bada, lan berri honekin beste urrats bat eman nahi izan dut Hezkuntzaren Psikologia irakasgaia euskaraz lantzeko baliabideen garapenean. Izan ere, ikasmaterial honen helburua da UPV/EHUko ikasleen premiei erantzutea, betiere, titulazio berrien ikasketa-planek dituzten asmoak eta UPV/EHUren Euskararen Plan Gidariak aurreikusten dituen helburuak gogoan hartuta.

Norentzat

Ikasmaterial hauek bereziki Haur eta Lehen Hezkuntza graduetako ikasleentzat proposatzen badira ere, oro har, baliagarriak izan daitezke Hezkuntzaren Psikologia irakasgaia landu nahi duen edonorentzat.

Edukia

1. Hezkuntzaren Psikologia
2. Ikaskuntzari buruzko hainbat ikuspegi
2.1. Ikaskuntza delako hori
2.2. Ikaskuntzari buruzko ikuspegi konduktistak
2.3. Ikaskuntzari buruzko ikuspegi kognitibistak
2.3.1. Informazioa prozesatzearen teoriak
2.3.2. Teoria konstruktibistak
3. Ikaskuntzaren determinatzaile indibidualak edo pertsonalak
3.1. Ikas-estiloa
3.2. Adimena(k)
3.3. Motibazioa
3.4. Autokontzeptua eta autoestimua
4. Ikaskuntzaren determinatzaile sozialak edo interpertsonalak
4.1. Ikaslearen eta ikasleen arteko elkarreragina
4.2. Ikasleen arteko elkarreragina

Urtea

2013

Gaia

Psikologia

ISBN

978-84-9860-894-6

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.