Hezkuntzaren psikologiarako praktiken eskuliburua: kasuak lantzen
Egileak
Eider Goñi Palacios. Gasteizko Irakasle Eskolako irakaslea. Garapenaren eta Hezkuntzaren Psikologia saila. Helbide elektronikoa: eider.goni@ehu.es. Telefonoa: 945014220.
Helburuak
Eskuliburu honen helburua da graduetako ikasleak, baita graduondo batzuetakoak ere, hainbat kasu praktiko aztertuz trebatzea etorkizuneko lanbideetako zereginetan. Izan ere, Europako Unibertsitate Eremuaren eraikuntzak irakaskuntza eta ikaskuntza hobetzeko aukera eman digu unibertsitateko irakasleoi, gutxienez bi ildo nagusitatik. Alde batetik, irakats-eskaintza berriztatzeko aukera dugu, gradu eta graduondoen egituraketarekin batera; eta, bestetik, baita irakats-praktika berriztatzeko aukera ere. Biak garrantzitsuak izanik, azken hori izan da eskuliburu honen egileen erronka. Hau da, ikaskuntzan oinarritua dagoen irakaskuntza eredua gauzatzea eta gure ikasleen artean testuinguru profesionalean jarduteko eta ikasten jarraitzeko gaitasuna sustatzea. Erronka horri aurre egiteko, testuinguru profesionalarekin loturiko ikas-jarduerak berritu eta sortu beharra izan dugu.
Berriztapen horretan, metodologia-aldaketa sendotzen ari da; metodologia aktiboen harira, xedea ikasleak irakaskuntza-sistemaren ardatz nagusia izatea da. Metodologia aktiboetan oinarritutako irakaskuntzak ikaslea ardatz hartu eta diziplinaren berezko gaitasunetan trebatzen du. Estrategia horiek ikaskuntza eraikuntza-prozesutzat hartzen dute, eta ez prozesu pasibotzat. Metodologia aktiboek, hezkuntza tradizionalaren aldean, aukera erakargarri bat eskaintzen dute, zeren, irakasleak irakasten duen horretan sakondu beharrean, ikasleak ikasten duen horretan sakontzen dute.
Konkretuki, helburua da ikasleek kasuen metodoaren bidez etorkizunean beharrezkoak izango dituzten trebetasunak garatzea. Kasuen bidez irakasgaiko edukiak lotzea da helburua, errealak izango diren testuinguruetara aplikatzeko eta orokortzeko moduan. Ikuspegi globalago eta dinamikoago bat lortzeko intentzioz, kasu-analisiaren metodologiaren aldeko apustua egiten da eskuliburu honetan.
Hezkuntzaren Psikologia irakasgaiarekin erlazionatutako bost kasu biltzen dira, hainbat alderdi teoriko zein praktiko lantzeko asmoz.
Norentzat
Ikasmaterial hauek hainbat titulaziotan izan daitezke erabilgarri: Irakasle Eskolako graduak (Lehen edo Haur Hezkuntza) eta bigarren hezkuntzako masterra batez ere, baita neurri batean Gizarte Hezkuntzan, Gizarte Langintzan eta Psikologian ere.
Oro har, material hauek baliagarriak izan daitezke hezkuntza-arloarekin harremana duten horientzat, ikaskuntza-prozesuen aldagai psikologikoak landu nahi badira behintzat.
Edukia
Sarrera: Testuingurua eta justifikazio metodologikoa
1. kasua: Idazten motibatzen
Lehen Hezkuntzarako egokitzapena
Gizarte Hezkuntzarako egokitzapena
Kasua lantzeko jarraibide posibleak
2. kasua: Autoritatea eta autoritarismoa
Kasuaren deskribapena
Kasua lantzeko jarraibide posibleak
3. kasua: Menu berezia
Kasuaren deskribapena
Kasua lantzeko jarraibide posibleak
4. kasua: Hezkuntza-oinordetza
Kasuaren deskribapena
Kasua lantzeko jarraibide posibleak
5. kasua: Ikasle eredugarria
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.