Hirugarren adineko psikologia-ebaluazio eta jardunketa baliabideak zentro gerontologikoetan: orientazioa errealitatean.

Egileak

Izarne Lizaso Elgarresta, Psikologian lizentziatua eta EHUko Psikologia Fakultateko "Oinarrizko Prozesu Psikologikoen eta Beren Garapenaren" saileko irakaslea.
pbplieli@ss.ehu.es
943 01 56 50

Helburuak

Lan honen helburu orokorrak bi dira. Batetik, euskal ikaslea jakintza arlo honekin lotuta dauden ezagutza interesgarrietara hurbiltzea. Bestetik, zahar egoitzetan adineko pertsonei zuzendutako psikologia-ebaluazio eta jarduketa baliabideak ezagutaraztea. Helburu orokor hauetatik abiatuz, lan honek honako helburu zehatzak ditu: alde batetik, dementziaren ezaugarri nagusiak azaltzea (definizioa, irizpide diagnostikoak, diagnosi diferentziala eta aroak). Bestetik, dementzia balioesteko tresna erabiliena ezagutaraztea. Honez gain, dementzia dutenen pertsonekin eskuhartzeko ezagutzak eta estrategiak sustatzea. Gainera, "Orientazioa Errealitatean" izeneko programaren ezaugarri nagusiak azaltzea (definizioa, helburuak, metodologia, ebaluazioa eta trebatzen diren funtzio-kognitiboak). Azkenik, dementzia dutenei zuzendutako funtzio-kognitiboak trebatzeko ideia desberdinak azaldu eta euren erabilera bultzatzea.

Norentzat

Material teoriko-praktiko hau bereziki Psikologia Fakultateko Hezkuntzaren Psikologiarako Practicumean dauden eta zahartzaroan interesa duten ikasleentzat prestatu bada ere, "Zahartzaroaren Psikologia" eta "Helduaroa eta Zahartzaroaren Garapena" ikasgaietako eta beste ezagutza arlotako ikasleentzat (Psikopedagogia, Pedagogia, Gizarte-hezkuntza,...), adineko pertsonekin lan egiten dutenentzat (gizarte-laguntzailea, erizaina, ...) eta gaiaren inguruan interesa duen edonorentzat erabilgarria izan daiteke.

Edukia

Irakurgai honen lehen atalean, nahasketa psikopatologiko garrantzitsu bat da hizpide. Hain zuzen ere, dementziaren definizioa, irizpide diagnostikoak, ezaugarri klinikoak (aroak), diagnosi diferentziala (nola desberdindu dementzia depresio edo delirium batetik ) eta dementzia dutenei zuzendutako portaera gomendioak eskaintzen dira. Bigarren atalean, berriz, dementzia dutenei zuzendutako programa baten eredua azaltzen da. Hain zuzen ere, "Orientazioa Errealitatean" izeneko programaren definizioa, helburuak, metodologia, ebaluazioa, trebatzen diren funtzio kognitibo desberdinak eta honelako programa baterako lagungarriak izan daitezkeen ideia desberdinak azaltzen dira. Hirugarren atalean, berriz, erreferentzia bibliografiakoak aipatzen dira. Azkenik, laugarren atalean, zahartzaroan dementzia balioesteko tresnarik erabiliena euskaraz eskaintzen da.

Urtea

2005

Gaia

Psikologia

ISBN

84-8373-763-9

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.