Idazketa prozesua eta disgrafia haurrengan

Egileak

Mikel Haranburu Oiharbide, Psikologian Doktorea da, eta EHUko Psikologia Fakultateko Nortasun, Ebaluazio eta Tratamendu Psikologikoak Saileko irakasle-laguna da (mikel.haranburu@ehu.es 943015659).

Irune Ibarra Lizundia, Psikologian Lizentziatua eta Grafologoa da, eta EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateko Didaktika eta Eskola-Antolamendua Saileko irakaslea da (irune.ibarra@ehu.es; 943015612).

Helburuak

Testu honen helburuak honako hauek dira: Unibertsitateko ikasleei haurren idazketa-prozesuaren urratsak agertzea; prozesu horretan gerta daitezkeen nahasteak edo disgrafia motak deskribatzea; disgrafiak diagnostikatzeko erabil daitezkeen tresna batzuk aurkeztea; idazkeraren eta izaeraren arteko harremanen auzia zertxobait aztertzea.

Norentzat

Psikologia, Pedagogia, Psikopedagogia eta Irakasle-Eskolako ikasleentzat.

Edukia

Hamalau atal ditu testuak. Lehen zazpi ataletan idazketa normala deskribatzen da: idazketaren faseak, idazketan esku-hartzen duten prozesu psikologikoak, idazketaren ikaskuntza-prozesuaren etapak eta faseak, garunaren eta idazketaren arteko harremanak, idazketarako erabiltzen diren bide ezberdinak (fonologikoa eta lexikoa).

Zortzigarren eta bederatzigarren ataletan disgrafia motak eta disgrafien etiologia agertzen dira. Hamargarren atalean idazketa-moduluen metodoak aurkezten dira.

Ondorengo hiru ataletan idazketa-zailtasunetan esku-hartzeari buruzko ohar labur batzuk ematen dira, eta kontzientzia fonologikoan entrenatzearen garrantzia azpimarratzen da.

Azkenik, hamalaugarren atalean, idazketaren eta izaeraren arteko harremanei buruzko hainbat alderdi aztertzen dira.

Testuan zehar aipatzen diren idazlanen erreferentziekin amaitzen da testua.

Urtea

2007

Gaia

Psikologia

ISBN

978-84-690-3958-8

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.