Ikaskuntza, jokabidea eta kognizioa: lan-koadernoa
Egileak
Naiara Arriola Garicano, UPV/EHUko Psikologia Fakultateko Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta haien Garapena Saileko irakasle atxikia.
Joxean Iraola Baquedano UPV/EHUko Psikologia Fakultateko Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta haien Garapena Saileko irakasle titularra.
Koordinatzailea: Naiara Arriola Garicano
Helburuak
Lan-koaderno honen helburua zera da: ikasleari Psikologia Graduko Ikaskuntza, Kognizioa eta Jokabidea irakasgaian lantzen diren eduki teorikoekin bat datorren jarduera multzo bat eskaintzea. Horrela, ikasleak, gelako praktika bakoitza egin aurretik, jakin ahalko du jarduera bakoitzarekin zer konpetentzia landuko den, zein izango diren praktika bakoitzaren helburua eta metodologia eta nola ebaluatuko den. Gainera ordu presentzialean landu daitezkeen baino jarduera eta ariketa gehiago planteatuko dira, horiekin ordu ez-presentzialetan praktikatu ahal izateko.
Norentzat
Eskuliburu hau Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologiako Graduko lehen mailako ikasleei zuzenduta dago, Ikaskuntza, Kognizioa eta Jokabidea enborreko irakasgaian erabilia izateko.
Edukia
JARDUERA PRAKTIKOAK:
1. IKASKUNTZAREN OINARRIAK eta AURREKARI HISTORIKOAK
2. OHIKUNTZA. Estimuluaren berezitasuna
3. JANARI-ONTZIRAKO ENTRENAMENDUA
4. ERANTZUN EMOZIONALAREN BALDINTZAPENA edo EZABAKETA BALDINTZATUA
5. BALDINTZAPEN KLASIKOA: SB, SBg, EB, EBg
6. KONTINGENTZIAREN LEGEA
7. KONTINGENTZIA LEGEA: SBg isolaturik aurkezteak duen eragina
8. BALDINTZAPEN KLASIKOA ala INSTRUMENTALA?
9. BALDINTZAPEN INSTRUMENTALA. Prozedurak
10. BALDINTZAPEN INSTRUMENTALA. Saio diskretuak ala libreak?
11. BALDINTZAPEN INSTRUMENTALA. Programa indargarriak
12. BALDINTZAPEN INSTRUMENTALA. Indargarriaren kalitatean eta kantitatean aldaketak
13. IKASITAKO ETSIPENA EDO BABESGABETASUN IKASIA
14. MAPA KOGNITIBOAK
15. IKASKUNTZA SOZIALA
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.