Jokabide neurozientziaren oinarrien ikasmateriala

Egileak

  • Garikoitz Azkona Mendoza, Psikologia Fakultateko irakasle atxikitua da.
  • Garikoitz Beitia Oyarzabal, Psikologia Fakultateko irakasle agregatua da.
  • Larraitz Garmendia Rezola, Psikologia Fakultateko irakasle katedraduna da.
  • Maider Muñoz Culla. Psikologia Fakultateko lan kontratudun bitarteko irakaslea da.
  • Eider Pascual Sagastizabal, Psikologia Fakultateko irakasle agregatua da.
  • Oscar Vegas Moreno, Psikologia Fakultateko irakasle titularra da.

Helburuak

Liburu honetan nahitaezkoa den Jokabide Neurozientzien Oinarriak irakasgaiaren edukiaren zati nagusi bat egongo da. Klase teorikoetan azaldutako edukiarekin batera, giza jokabidea zehazten duten oinarrizko mekanismo neurobiologikoen ikaskuntzan lagundu nahi duen ikasmateriala batzen du liburu honek. Horretarako, ikasleak ikasturtean zehar eskuratutako ezagutzak proban jarri ahal izango ditu, gai bakoitzaren amaieran autoebaluazio-testa baitute.

Norentzat

Material didaktiko hau Jokabide Neurozientzien Oinarriak lehenengo ikasturteko Psikologia Graduko ikasleentzat bideratuta dago bereziki. Era berean, jokabidearen oinarri biologikoen inguruan interesa duen edonorentzat erabilgarria izan daiteke.

Edukia

Ikasmaterial honek bost atal nagusi ditu:

1 Nerbio-sistemako zelulak.

Lehenengo atalean, lehenik eta behin zelularen oinarriak erakusten dira. Zelularen egitura (mintz zelularra, zitoplasma eta nukleoa), mintz plasmatikoaren bidezko garraio motak (aktiboa eta pasiboa, osmosia), molekula inorganiko (ioiak) eta organiko (gluzidoak, lipidoak, proteinak eta azido nukleikoak) eta organulu zelularrak. Behin hau aztertuta, nerbio sistemako zelulak aztertzen dira. Hau da, neuronak eta gliako zelulak (astrozitoak, oligodendrozitoak, Schawnn zelulak, ependimozitoak eta mikroglia).

2 Neuronaren fisiologia.

Bigarren atalean, neuronaren barruko komunikazioa da aztergai. Hala, neuronaren egoera elektriko eta nerbio-bulkadaren ezaugarriak azalduko dira. Ekintza-potentziala edo nerbio-bulkadaren sortzearen eta hedapenaren ezaugarriak. Sinapsiaren kontzeptua eta fisiologia (elektrikoa eta kimikoa). Transmisio sinaptikoan neuronaren atal ezberdinek jokatzen duten zeregina ulertzea. Nerbio‐Sistema Zentraleko zelula glialek betetzen duten funtzioa ezberdintzea. Transmisio mekanismoak eta integrazio sinaptikoa era interaktiboan ikasiz ulertzea. Garuneko zelulen arteko komunikazioan parte hartzen duten neurotransmisore nagusienak, euren natura kimikoa eta sintesi bidea ezagutzea. Neurotransmisore nagusien funtzio orokorrak ezagutzea eta euren aktibitatearen desorekei lotutako nahasketak ezagutzea. Transmisio sinaptikoa hartzaile ionotropikoen eta metabotropikoen eraginean oinarrituz ulertzea.

3 Nerbio-sistemaren anatomia.

Hirugarren atal honetan, nerbio-sistemaren egitura orokorra eta bere garapena aztertuko dira. Nerbio-sistema zentralaren (orno-muina eta entzefaloa) eta nerbio-sistema periferikoaren (somatikoa eta autonomoa) egitura nagusienak, ebaketa eta bista motak eta funtzioak ezagutzea. Garun‐enborraren zatiak (erraboila, protuberantzia eta mesentzefaloa), zerebeloa eta bere egitura nagusienak eta nerbio kranealen sorburua ezagutzea. Azpikortexaren egitura nagusienak (talamoa, hipotalamoa, ganglio basalak, hipokanpoa, amigdala) eta garun bentrikuluak ezagutzea. Garun azalaren lobulu, giro eta ildo nagusienak identifikatzea eta ezagutzea. Bizkar‐muinaren anatomia eta Nerbio Sistema Zentralaren eta Periferikoaren arteko komunikazioan duen eragina ulertzea.

4 Sistema Neuroendokrinoa

Guruin endokrinoak eta hormonak dira aztergai laugarren atal honetan. Nerbio-sistemaren eta endokrinoaren arteko harremanak. Hipotalamoa eta hipofisia barneratzen dituen ardatz nagusiak ezagutzea. Hormonen natura kimikoa eta funtzio nagusiak.

5 Sistema sentsoriala eta motorra.

Azken atal honetan sistema sentsorial eta motorrak dira aztergai. Honela, hartzaileak sentsorial nagusien anatomia eta funtzioa erakusten dira (ukimena, usaimena, ikusmena, entzumena eta dastamena). Informazio sentsorialaren kodifikazioa eta bideak. Eta azkenik, sistema efektore nagusiak, lotura neuromuskularra eta mugimenduaren kontrola.

Atal bakoitzaren bukaeran galdera sorta bat aurkezten da, ikasle bakoitzak ataleko edukiak landu ditzan. Erantzunak ere ematen dira ikasleak norainoko ulermena lortu duen jakin dezan.

Urtea

2021

Gaia

Psikobiologia

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.