Jokabide-Terapia: arazo psikopatologikoen ebaluazioa eta tratamendua
Egileak
Karmele Salaberria Irizar, Psikologian doktorea eta EHUko Psikologia Fakultateko "Nortasuna, Ebaluazioa eta Tratamendu Psikologikoen" saileko irakasle titularra. mcarmen.salaberria@ehu.es 943 01 56 35
Helburuak
Eratutako testu honen helbururik nagusiena, Psikologia ikasketen barnean aurkitzen den "Jokabide Terapia" irakasgaia jorratzeko materiala eskaintzea da. Bestalde, lan honen bidez bilatzen diren helburu zehatzak honako hauek dira: arazo psikopatologikoak tratatzeko enpirikoki egiaztatua dagoen terapiaren berri ematea eta psikopatologiaren deskribapena eta etiologia adierazteaz gain ebaluaketatik tratamenduaren amaiera arte doan prozesua ezagutaraztea arazo psikopatologiko desberdinetan.
Norentzat
Material didaktiko hau Psikologiako laugarren mailako ikasleei bideratzeaz gain psikologia klinikoan zein osasunaren alorrean aritzen den edozein pertsonarentzat erabilgarria izan daiteke.
Edukia
Irakurgai hau osatzen duten atal guztiak ondorengo eskema hau jarraitzen dute: lantzear dagoen psikopatologiaren deskribapena, azalpen ereduak edo etiologia, ebaluazioa (arloak eta tresnak) eta tratamendua. Azaldutako eskema hau ondorengo atal zein gaietan islatzen da: jokabide-terapiaren kontzeptua (1. kapitulua); lehenengo atalean (2.-7. kapituluak) herstura, fobia eta nahaste afektiboak; bigarren atalean (8.-10. kapituluak) elikadura nahasteak eta menpekotasunak eta azkeneko zatian (11.-12 kapituluetan) eskizofrenia eta bikote terapia.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
00 Azala
pdf, 0 MB
01 Jokabide-Terapia
pdf, 0 MB
02 Jokabide-Terapia
pdf, 0 MB
03 Jokabide-Terapia
pdf, 0 MB
04 Erreferentziak
pdf, 0 MB