Koloreak hautematea

Egileak

Joxean Iraola Baquedano, Psikologian doktorea eta EHUko Psikologia Fakultatean "Oinarrizko Prozesu Psikologikoen eta Euren Garapena" saileko irakaslea. joxan.iraola@ehu.es / 943015694

Marian Soroa Udabe, Psikologian lizentziatua eta EHUko Donostiako Irakasle Eskolan "Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia" saileko irakaslea. marian.soroa@ehu.es / 943015941

Helburuak

Lan honen helburuak bi dira: "Koloreak hautematea" gaiari buruzko idatzizko materiala ikasleen eskura jartzea eta ikasleak hurbiltzea jakintza arlo horrekin lotura duten fenomeno interesgarri batzuetara.

Norentzat

Material didaktiko hau Psikologia Fakultateko lehenengo ikasturteko ikasleentzat bereziki prestatu bada ere, beste ezagutza-arlo batzuen ikasle eta irakasleentzat erabilgarria izan daiteke (Psikopedagogia, Pedagogia, Gizarte-hezkuntza, Irakasle Eskola...).

Edukia

Ikasmaterialak hamar atal ditu. Lehenengo eta bigarren ataletan, ikusmenaren prozesua nola gertatzen den eta ikusmen-sistemaren anatomia azaltzen dira. Hirugarren eta laugarren ataletan, berriz, koloreak eguneroko bizitzan duen garrantzia eta koloreen nahasketa motak ezagutzera ematen dira. Bosgarren eta seigarren ataletan, koloreen hautematea azaltzen duten zenbait teoria eta kolorearen zenbait fenomeno bitxi aurkezten dira. Zazpigarren eta zortzigarren ataletan, koloreak hautematean gerta daitezkeen urritasunak eta horiek detektatzeko balio duten zenbait test azaltzen dira. Bederatzigarren atalean, aurreko ataletan landutako teoria hobe ulertzeko zenbait ariketa praktiko proposatzen dira. Azkenik, hamargarren atalean, testuan zehar aipatzen diren idazlanen erreferentziak txertatu dira.

Urtea

2008

Gaia

Psikologia

ISBN

978-84-691-1360-8

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.