Oinarrizko Psikofarmakologia Eskematan
Egileak
Larraitz Garmendia Rezola, Psikologia Fakultateko irakasle titularra. Saila: Oinarrizko Prozesu Psikologikoak eta euren Garapena. l.garmandia@ehu.es Telefono luzapena: 5725
Helburuak
Material hau enborrezkoa den Neuropsikologiaren eta Psikofarmakologiaren Oinarriak irakasgaiaren edukiaren zati bat da. Gaur egun, hainbat nahaste psikologikoei aurre egiteko interdiziplinazko esku-hartzearen beharra onartzen da. Horregatik, material honen helburu nagusia Psikologiako ikasleei Psicofarmakologiaren oinarrizko ezaguerak eskaintzea da.
Norentzat
Ikasmaterial hau bereziki Psikologia Graduko hirugarren ikasturtean Psikofarmakologiaren Oinarriak irakasgaia egiten ari diren ikasleentzat pentsatuta dago. Era berean, Psikofarmacologiaren oinarrizko ezaguerak lortzean interesa duen edonorentzat ere erabilgarria izan daiteke.
Edukia
Honako atalak landuko dira goiko asmoak edo helburuak betetzeko:
A) Lehengo hiru gaietan psikofarmakologiaren oinarrizko kontzeptuak aztertzen dira:
Sarrera historiko baten ondoren, psikofarmakologiaren ikasketak bere baitan hartzen dituen eremuak aipatuko dira. Bigarren eta hirugarren gaiak farmakozinetikari eta farmakoadinamikari buruzko kontzeptu garrantzitsuenez arituko dira.
B) Hurrengo bost gaietan psikofarmako talde nagusienak banaka aztertzen dira:
Antipsikotikoak, antidepresiboak, eutimizatzaileak eta antsiolitikoak. Alzheimerra eta Arreta Defizitak eragindako Nahastea tratatzeko erabiltzen diren farmakoak ere aztertuko dira.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Oinarrizko Psikofarmakologia Eskematan
pdf, 3 MB