Oinarrizko psikometria eta datu-analisia
Egileak
Paula Elosua Psikologia Fakultateko irakasle katedraduna da.
Helburuak
Liburuxka hau datuen eta eskalen analisiei ekiteko gida praktikoa da. Helburua irakurlea autonomiaz jardutea da. Didaktika argiz azaltzen ditu kontzeptu nagusiak, eta horiek praktikara eramaten ditu adibideen bitartez. Liburuaren edukiak fitxategiak maneiatzeko, datuak manipulatzeko eta analisiak egiteko beharrezko informazioa eskaintzen du. Datuen analisi esploratzaileak, eskalen fidagarritasunaren zenbatespena, puntuazioen baliagarritasunaren azterketa, faktore-analisia, erregresio linealak eta ANOVA ereduak ulertu eta horiek aplikatu ahal izateko adibide praktikoz jantzita dago. Liburuarekin batera bertan agertzen diren adibideei jarraitzeko datu-orri bat eskaintzen da.
Norentzat
Gizarte Zientzietako, Hezkuntza Zientzietako, Osasun Zientzietako eta Portaera Zientzietako ikasle eta ikertzaileentzat zuzenduta dago.
Edukia
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Oinarrizko psikometria eta datu-analisia
pdf, 2 MB