Pentsamendu irrazionalen tratamendua

Egileak

Naiara Ozamiz eta Virginia Guillén. Medikuntza eta Odontologia Fakultateko irakaslea (Psikologia eta Komunikazioa). Neurozientzia saila. Helbide elektronikoa: naiara.ozamiz@ehu.eus Telefonoa: 946015619

Helburuak

"Gizakia ez dute gertakariek distortsionatzen, haiei buruz daukan ikuspegiak baizik"(Epiteto, greziar filosofoa).

Ellis eta A. Beckek garatutako eredu kognitiboak aldarrikatzen du pertsonen emozio eta portaerek gertaerei buruz daukaten pertzepzioaren (hots, pentsaeraren) eragina jasaten dutela. Hortaz, berez, egoera batek ez du mugatzen pertsona baten sentipena, baizik eta hark hari buruz egiten duen interpretazioak.

Alferrikako sufrimendua sumatu daiteke, jendeak dituen uste irrazionalak aztertzen ditugunean.

  • Itxuraldatze kognitiboa identifikatuz
  • Ezkortasunaren alderdiak hautemanez
  • Pentsamendu baikorrak sortuz
  • Pentsamendu-eskemak aldatuz

Desitxuratze horiek pertsonaren irudi ezegokia eraikitzen dute; era berean, besteei eta inguratzen duen orori buruzko pertzepzio ez doitua eragiten dute, eta, ondorioz, autoestimurik eza, baztertzea, antsietatea, depresioa eta antzeko arazoak ager daitezke.

Egoera osasuntsuan, pertsonek modu egokian interpretatzen dituzte euren pentsamenduak, bizitzan gertatzen zaizkien egoeren eta gertakarien aurrean. Pentsamenduak gertakizunei buruzko interpretazioa desitxuratzen duenean sortzen da arazoa, obsesibo bilaka daitezkeen pentsamendu irrazionalei bide ematen baitzaie.

Gaixotasun kronikoekin lan egiten duten osasungileek adi egon behar dute bere pazienteen usteak modu errealistan ikusteko.Terapeutak pazienteari irakats diezaioke bere pentsamendu negatiboak kudeatzen, funtzionamendu osasuntsua eta ongizatea izan dezan.

Guztiok dauzkagu horrelako pentsamendu edo balorazioak, negatiboki edo eraginkortasunik gabe sentiarazten eta jokarazten digutenak. Pentsamendu okerren eskemak zuzentzen badira, pertzepzio faltsu horiek erasaten dieten alderdiak hobetu ahalko dira

Horretan oinarritzen da psikologia kognitiboan garatutako "berregituraketa kognitiboa" teknika.

Norentzat

Ikasmaterial hauek hainbat gradutan izan daitezke erabilgarri: Medikuntza, Erizaintza, Fisioterapia, Odontologia, Gizarte Lana, Magisteritza, Hezkuntza, Enpresen eta Administrazio Zuzendaritza, Politika Zientziak, Kudeaketa Publikoa... Oro har, material hauek baliagarriak izan daitezke osasungileentzat eta Hezkuntzan dabiltzanentzat, baita publiko orokorrarentzat ere.

Edukia

  • 1. Sarrera
  • 2. Albert Ellis-en jokabide-terapia emotibo-arrazionala eta Beck-en terapia kognitibo-konduktuala
  • 3. A B C D E eredua
  • 4. Terapia arrazionalean oinarritutako ariketa orokorrak
    • 4.1. Pentsamendu irrazionalak trebatzeko adibideak
    • 4.2. Ariketa: terapia kognitiboaren autoerregistro bat.
  • 5. Minari aplikatutako terapia
  • 6. Bibliografia

Urtea

2015

Gaia

Psikologia

ISBN

978-84-9082-288-3

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.