Psikobiologiaren oinarriak

Egileak

Larraitz Garmendia Rezola, Psikologia Fakultateko irakasle titularra. Saila: Oinarrizko Prozesu Psikologikoak eta euren Garapena. l.garmandia@ehu.es Telefono luzapena: 5725

Helburuak

Material hau enborrezkoa den Psikobilogiaren oinarriak I irakasgaiaren edukiaren zati bat da. Helburu nagusia neurozientziaren oinarrizko ezagutzak aztertzea da, jokabide-prozesuetan inplikaturik dauden mekanismo neurobiologikoak ulertuak izan daitezen.

Norentzat

Material didaktiko hau Psikologia Lizentziaturako lehenengo ikasturteko "Psikobiologiaren oinarriak I" ikasleentzat bideratuta dago bereziki. Era berean, jokabidearen oinarri biologikoen inguruan interesa duen edonorentzat erabilgarria izan daiteke.

Edukia

Ikasmaterial honek lau atal nagusi ditu:

Lehenengo atalean, nerbio sistemako zelulak aztertzen dira. Hau da, neuronak eta gliako zelulak. Bigarren atalean, neuronaren barruko komunikazioa da aztergai. Hala, neuronaren egoera elektriko eta nerbio-bulkadaren ezaugarriak azalduko dira.

Hirugarren atalean, neurona arteko komunikazioa aztertzen da. Hau da, sinapsiaren egitura eta esanahia azaltzen da eta ondoren integrazio sinaptikoa aztertzen da.

Laugarren atalean: neurotransmisoreak aurkezten dira eta psikofarmakoen ekintzen oinarri funtzionalak.

Atal bakoitzaren bukaeran galdera sorta bat aurkezten da, ikasle bakoitzak ataleko edukiak landu ditzan. Erantzunak ere ematen dira ikasleak norainoko ulermena lortu duen jakin dezan.

Urtea

2007

Gaia

Psikologia

ISBN

978-84-690-3961-8

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.