Taldeen Psikologia: kontzeptua, egitura eta prozesuak

Egileak

Ainara Arnoso Martínez eta Maider Larrañaga Egilegor. Donostiako Psikologia Fakultateko irakasleak (taldeen psikologia, planifikazio psikosoziala). Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia Saila. Helbide elektronikoa: ainara.arnoso@ehu.es eta maider.larranaga@ehu.es Telefonoa: 943015632 eta 943015227.

Helburuak

Esku artean duzun idazlana Euskara Errektoreordetzak euskarazko ikasmateriala sustatzeko 2010eko deialdian emandako diru-laguntzari zor zaio. Lan honetan zehar, Taldeen Psikologiaren eremuan sakontzeko beharrezkoak diren edukiak lantzen dira.

Taldeen Psikologiaren arloan dauden ikasliburu esanguratsuenak ingelesez eta gaztelaniaz idatzita daude. Euskara hutsean testu bakarra dago, Sabino Ayestaranek 1999an argitaratutakoa. Taldeen psikologiari buruz sortutako Ikasmaterialaren helburu orokorra da Taldeen Psikologia arloko ikasleentzat, irakasleentzat eta unibertsitatetik kanpoko profesionalentzat euskarazko terminologia sortzea, garatzea eta finkatzea, eremu honetan erabiltzen diren hitz nagusiak itzuliz eta normalizazioa bilatuz. Horretarako, taldeen psikologiaren inguruko bibliografiaren oinarri teoriko nagusiak jaso, laburtu eta euskaratu nahi izan dira. Taldeen psikologiari buruzko eduki nagusiak euskaratzeaz gainera, landutako edukien helburua bikoitza da: alde batetik, gaitasun kontzeptuala sustatu nahi da talde-jokabidean eragina duten fenomenoak ulertzeko; eta, bestetik, trebetasun profesional arduratsuak bultzatu nahi dira, taldeen dimentsio ezberdinetan esku-hartzeko.

Ikasmaterialaren edukietan, taldea landu duten paradigmetara hurbilduko gara, taldearen alderdi oro ezagutu asmoz: banakoa, banako artekoa, egiturazkoa, talde artekoa eta sistemikoa, hain zuzen. Aldi berean, taldearen egiturak eta prozesuak talde barruan zein talde artean jokatzen duten paperaz jabetuko gara.

Norentzat

Ikasmaterial hauek hainbat titulaziotan izan daitezke erabilgarri: Psikologian, Soziologian, Kriminologian, Lan Harremanetako ikasketetan, Enpresen eta Administrazio Zuzendaritzakoetan, Erizaintzan, ea. Oro har, material hauek baliagarriak izan daitezke giza, gizarte eta osasun zientziekin harremana duten ikasle eta profesionalentzat.

Edukia

Urtea

2013

Gaia

Psikologia

ISBN

978-84-9860-782-6

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.