Zahartzaroan oroimena nola trebatu

Egileak

Izarne Lizaso Elgarresta, Psikologian lizentziatua eta EHUko Psikologia Fakultateko "Oinarrizko Prozesu Psikologikoen eta Beren Garapenaren" saileko irakasle-laguna.
pbplieli@ss.ehu.es
943 015650

Silvia Camio Montalvo, Psikologian Lizentziatua eta Donostiako Udal-jubilatu etxeen koordinatzailea.
Silviakamio@yahoo.es
647 972 000/ 943 63 83 55

Helburuak

Lan honen helburu nagusia, euskal ikaslea jakintza arlo honekin lotuta dauden ezagutza interesgarrietara hurbiltzea da. Helburu zehatzak, berriz, hauek dira: alde batetik, oroimenaren funtzionamendua azaltzea (aroak eta funtzioak). Bestalde, adineko pertsonengan oroimena balioesteko tresna desberdinak ezagutaraztea. Honez gain, adineko pertsonengan oroimenean eskuhartzeko ezagutzak eta estrategiak sustatzea. Azkenik, oroimena trebatzeko programa desberdinak azaldu eta euren erabilera bultzatzea.

Norentzat

Material teoriko-praktiko hau bereziki Psikologia Fakultateko "Helduaroa eta Zahartzaroaren Garapena" "Zahartzaroaren Psikologia" ikasgaietako ikasleentzat prestatu bada ere, beste ezagutza arlotako ikasleentzat (Psikopedagogia, Pedagogia, gizarte-hezkuntza,...), adineko pertsonekin lan egiten dutenentzat (gizarte-laguntzailea, erizaina, ...) eta gaiaren inguruan interesa duen edonorentzat erabilgarria izan daiteke.

Edukia

Irakurgai honen lehenengo eta bigarren ataletan, oroimena trebatzeko arrazoiak eta oroimenaren funtzionamendua azaltzen dira. Hirugarren atalean, berriz, zahartzaroko oroimenaren balioespen tresnak ezagutarazten dira. Laugarren atalean, oroimena trebatzeko programa baten eredua azaltzen da, ikasmaterial honen egileen esperientzian oinarritutako programa baten eredua hain zuzen ere. Bosgarren eta seigarren ataletan, zahartzaroko oroimena trebatzeko ezagunak diren bi programa eredu azaltzen dira: Madrilgo Udaletxearen Oroimen Unitatearen programa eta Israel metodoa. Zazpigarren atalean, erreferentzia bibliografiakoak aipatzen dira. Zortzigarren eta bederatzigarren atalak laugarren atalaren osagarri dira. Zortzigarren atalean, oroimena trebatzeko ariketa desberdinak proposatzen dira. Azkenik, bederatzigarren atalean, zahartzaroan oroimena balioesteko tresnarik erabilienak euskaraz eskaintzen dira.

Urtea

2005

Gaia

Psikologia

ISBN

84-8373-730-2

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.