Zahartzaroko depresio eta antsietateari aurre egiteko baliabideak

Egileak

Izarne Lizaso Elgarresta, Psikologian lizentziatua eta EHUko Psikologia Fakultateko "Oinarrizko Prozesu Psikologikoen eta Beren Garapenaren" saileko irakaslea.
izarne.lizaso@ehu.es
943 015650

Silvia Camio Montalvo, Psikologian Lizentziatua eta Gerontologian aditua.
silviakamio@yahoo.es
647 972 000/ 943 63 83 55

Helburuak

Lanaren helburu nagusiak bi dira: batetik, euskal ikaslea zahartzaroaren jakintza arloarekin lotuta dauden ezagutza interesgarrietara hurbiltzea da. Bestetik, zahartzaroan depresioa eta antsietatea pairatzen duen adinekoarekin lan egiteko trebeziak hobetzeko ariketa praktikoak eskaintzea.

Helburu zehatzak, berriz, honako hauek dira: alde batetik, zahartzaroko depresioa eta antsietatea deskribatzea. Bestalde, adineko pertsonengan horrelako gaixotasunak balioesteko zenbait tresna ezagutaraztea. Azkenik, depresioa zein antsietatea duten adinekoei laguntzeko ezagutzak eta estrategiak sustatzea.

Norentzat

Material teoriko-praktiko hau bereziki Psikologia Fakultateko "Helduaroa eta Zahartzaroaren Garapena" eta "Zahartzaroaren Psikologia" ikasgaietako ikasleentzat prestatu bada ere, beste ezagutza arlotako ikasleentzat (Psikopedagogia, Pedagogia, Gizarte-hezkuntza,...), adineko pertsonekin lan egiten dutenentzat (gizarte-laguntzailea, erizaina, ...) eta gaiaren inguruan interesa duen edonorentzat erabilgarria izan daiteke.

Edukia

Ikas-materialaren lehenengo atalean, zahartzaroan gertatzen den nahasketa psikopatologiko nagusia: depresioa da hizpide. Hain zuzen ere, honako gai hauek aztertuko dira: depresioaren definizioa, epidemiologia, sintomak, gaixotasun horrek hainbat faktorerekin duen zerikusia, depresio-motak, depresioari buruzko eredu teorikoak, ebaluaketa tresnak, esku-hartzea, komunikazio arauak, suizidioa eta depresioaren prebentzioa eta tratamendua azaltzen dira.

Bigarren atalean, berriz, depresioarekin batera agertu daitekeen beste gaixotasun emozionala izango da mintzagai: antsietatea. Hain zuzen ere, honako eduki hauek aztertuko dira: antsietatearen definizioa, epidemiologia, sintomak, antsietate-motak, antsietateari buruzko eredu teorikoak, ebaluaketa tresnak eta portaera arauak ezagutaraziko dira.

Hirugarren atalean, depresio eta antsietate kasuetan erabili daitezkeen bi esku-hartze mota aztertuko dira: batetik, trebezia sozialak, eta bestetik, berrantolatze kognitiboa.

Laugarren atalean, aurreko hiru atalekin erlazionatuta dauden ariketa praktiko osagarriak aurkeztuko dira.

Bosgarren atalean, bibliografia. Azkenik, seigarren atalean, zahartzaroan depresioa eta antsietatea diagnostikatzeko tresnarik erabilienak euskaraz eskainiko dira.

Urtea

2006

Gaia

Psikologia

ISBN

ISBN 84-689-9538-X

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.