Filmaketa gatazkatsua San Franciscon: film independiente bateko lantaldeari buruzko ikerketa, behaketa-teknikaren bidez egina

Egileak

Santi Urrutia Izagirre, Soziologia Saila.
Gizarte-Ikerkuntzarako Metodoak eta Teknikak. Helbide elektronikoa: santi.urrutia@ehu.es Telefonoa: 946012390

Santi Urrutia

Helburuak

Ikasmaterial honek helburu bikoitza du:

  • Gizarte-ikerkuntzetan metodo kualitatiboak erabiltzen direnean behaketa-teknika nola aplikatzen den azaltzea ikerketa baten bidez.
  • Film baten ekoizpena prestatzen denean, eta batez ere aurrekontu txikiak erabiltzen direnean, filmaketaren fasean zer izan behar den kontuan azaltzea benetako esperientzia batez baliatuz.

Norentzat

Alde batetik, Gizarte-ikerkuntzan metodo kualitatiboak, eta hor barruan behaketa teknika nola erabili ezagutu nahi duenarentzat; bestetik, film baten produkzioa eta batez ere filmaketa garaia eta hango lantaldea nola antolatu jakin nahi duenarentzat.

Edukia

Lan honetan atal hauek agertzen dira:

  • Behaketa teknikaren ezaugarri nagusiak zein diren
  • Film-produkzioan filmaketaren fasea eta hango lantaldea nola antolatzen diren
  • Filmaketaren fase hau behaketa-teknikaren bidez aztertzeko eginiko urratsak zein izan ziren
  • Filmaketa nola egin zen, nolako arazoak sortu ziren lantaldean eta nolako irtenbideak eman zitzaizkien

Urtea

2011

Gaia

Soziologia

ISBN

978-84-694-3474-1

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.