Gradu amaierako lanak soziologian
Egileak
Oihane Garcia eta Marta Luxán Serrano, Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia 2 Saileko irakasleak.
Harremanetarako irakasle arduraduna: OIHANE GARCIA
Saila: SOZIOLOGIA 2 SAILA
Ikastegia: FARMAZIA FAKULTATEA
Posta elektronikoa: oihane.garcias@ehu.eus
Helburuak
Gradu Amaierako Lanak (GRAL, aurrerantzean) 2013-2014 ikasturtean UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko graduko ikasketaplanetan txertatu ziren. Ordutik, titulazioa eskuratzeko nahitaezkoa da ikasle bakoitzak banakako jardueran eta zuzendari bat edo gehiagoren gainbegiratzepean GRALa egokiro garatzea eta defendatzea.
Gida honek ikasketa plan berrien eskakizunei egoki erantzuteko tresna izan nahi du ikasleentzat zein irakasleentzat. Horri begira, ikasmaterialak hiru helburu
nagusi ase nahi ditu:
- Ikasleei GRAL zertan datzan eta nola egituratzen den argiki azaltzea.
- Irakasleei tutoretza lanak errazteko aholkuak eskaintzea
- Ikasketa-prozesu autonomoak sustatzea.
Horretarako, ikerketa sozial aplikatuen eremuan Gradu Amaierako Lanak egiteko, aurkezteko eta gidatzeko orientabide zabalak bildu dira.
Norentzat
Ikerketa sozial aplikatuetan jarduten diren balizko hartzaile askori zuzentzen diegu ikasmateriala, hala nola, Gizarte Zientzietan, Gizarte Langintzan, Giza Zientzietan eta Komunikazio Zientzietan ikerketa sozial aplikatuetan jarduten diren ikasle, irakasle nahiz GRALen tutoreei bereziki, eta ikerketa arlo honetan interesa duen orori.
GRALetan ikasleek graduan zehar landutako edukiak eta trebeziak era osatu eta koherente batean aplikatu behar dituzte. Zentzu horretan, sortutako ikasmateriala
graduan zehar lantzen diren irakasgai ezberdinetan ere erabilgarria da, bigarren zikloan bereziki.
Euskal Herriko Unibertsitatean ikerketa sozial aplikatuak jakintza arlo askotariko egiten dira, hala nola:
- Soziologiako Gradua, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, Bizkaiko Campusa.
- Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, Bizkaiko Campusa.
- Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, Bizkaiko Campusa.
- Kazetaritzako Gradua, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, Bizkaiko Campusa.
- Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, Bizkaiko Campusa.
- Antropologiako Gradua, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea, Gipuzkoako Campusa.
- Lan Harremanetako Gradua, Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea, Bizkaiko Campusa.
- Gizarte Langintzako Gradua, Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea, Arabako Campusa.
Irakasleak eta tutoreak kontuan hartu gabe, urtero 650 ikasle dira gutxi gorabehera material honen balizko hartzaileak.
Edukia
Ikasmaterialak 14 gai ditu, bi atal nagusitan banatuta:
Lehen atalean GRALaren eskakizun nagusiak zein diren laburbiltzen da. Gainera, ikerketa sozial aplikatuaren planifikazioa eta tutoretza-prozesuaren gaineko orientabide orokorrak bildu dira.
Bigarren atalean GRALaren kapitulu bakoitza egiteko, aurkezteko eta gidatzeko argibideak eskaintzen dira, ikerketa sozial aplikatuen txostenen ohiko egituran oinarrituz. GRALaren kapitulu bakoitza osatzeko (11 gai, orotara) gako nagusiak bildu dira, eta zehazki:
- GRALaren kapitulu bakoitzean zer lantzen den eta zertarako; zein diren jorratzen diren eduki edo alderdi zehatzak; zein lantzen den informazio mota.
- Zein diren GRALaren beste kapituluekin ezarri behar diren loturak.
- Gai bakoitza prestatzeko zein diren eginkizun nagusiak eta horiek asetzeko nolako urratsak egin.
- Txostenean nola jaso informazioa eta zein izaten den idazketa-estiloa.
- Kapitulu bakoitza lantzean zein diren ikasleen artean sustatzen diren era askotako gaitasunak (ezagutzazkoak, prozedurazkoak nahiz jarrerazkoak)
- Ikerketa-prozesuaren momentu guztietan, tutoretza-lanak errazteko zenbait aholku.
Bigarren atalaren bukaeran (14. gaian), GRALaren ahozko aurkezpena egiteko orientabide zehatzak bildu dira.
Gainera, ikasleei nahiz tutoreei zuzendutako lanabes praktikoa eta erabilgarria eskaintzeko era askotako euskarriak (grafikoak, irudiak, taulak eta fitxaereduak) sortu eta bi atal nagusietan txertatu dira.
Azkenik, ikasmaterialaren eranskinetan GRALaren dokumentazioa osagarria jaso da, ikastegiak eskainitako agiriak eta GRALak ebaluatzeko ereduak, besteak beste.
Hauxe da sortutako ikasmaterialaren aurkibide orokorra:
GRADU AMAIERAKO LANAK SOZIOLOGIAN.
Ikerketa sozial aplikatuak egiteko, gidatzeko eta aurkezteko argibideak.
Aurkibide orokorra
LEHEN ATALA. GRAL-AREN NONDIK NORAKOAK
1. GAIA. GRALak Soziologian.
2. GAIA. GRALaren planifikazioa, tutoretza-prozesua eta lehen zirriborroa.
3. GAIA. GRALaren alderdi formalak.
BIGARREN ATALA. GRAL-AREN LANKETA ETA AURKEZPENA ATALEZ ATAL
4. GAIA. GRALetan laburpena eta gako-hitzak zergatik txertatu.
5. GAIA. GRALaren sarrera nola egin.
6. GAIA. GRALaren planteamendu teorikoa nola eraiki.
7. GAIA. GRALaren testuinguruan zer plazaratu.
8. GAIA. GRALaren helburuak eta hipotesiak nola formulatu.
9. GAIA. GRALaren planteamendu metodologikoa nola garatu
10. GAIA. GRALaren ikerketaren emaitzak nola aztertu
11. GAIA. GRALaren ondorioetan zer plazaratu.
12. GAIA. GRALaren bibliografia nola eraiki.
13. GAIA. GRALaren eranskinetan zer jaso.
14. GAIA. GRALaren ahozko aurkezpena nola egin.
ERANSKINAK
1. ERANSKINA. Originaltasun konpromisoaren agiria.
2. ERANSKINA. Bibliografia-gestoreak.
3. ERANSKINA. Zuzendariaren txostenaren eredua.
4. ERANSKINA. GRALa ebaluatzeko eredua Soziologia Graduan.
5. ERANSKINA. GRAL-en epaimahaia. Ikerketa sozial aplikatuak ebaluatzeko txosten-eredua Soziologia Graduan eta Komunikazio Zientzietan.
BIBLIOGRAFIA ETA EUSKARRIAK
EGILEEI BURUZKO OHARRA
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Gradu amaierako lanak soziologian
pdf, 5 MB