Klasikoak Soziologian. Durkheim, Weber, Simmel
Egileak
Txoli Mateos Gonzalez Soziologian doktore, EHUko Soziologia Saileko kide eta EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Fakultateko irakasle da.txoli.mateos@ehu.es 946.012.389
Helburuak
Helburu nagusia ezagutza soziologikoan klasikotzat jotzen den pentsamenduaren oinarriez jabetzea da. Pentsamendu klasiko hori hainbat egile garrantzitsuk osatzen dute, dudarik gabe, baina hemen hiru pentsalari funtsezkorengana hurbilduko gara: Émile Durkheim, Max Weber eta Georg Simmel. Teoria soziologikoaren bilakaeran eragin desberdina izan duten arren, hirurak jotzen dira klasikotzat. Horrek esan gura du, besteak beste, soziologian uste dela hiru pentsalariok landutako ideiak oraindik ere erabilgarriak direla horietatik irakaspen baliotsuak ondorioztatzen baitira, egungo soziologoen lanetatik ondoriozta litezkeenak bezain baliotsuak, alegia.
Norentzat
Idazlana beren-beregi eginda dago Soziologia ikasketetako Teoria Soziologikoa II irakasgaian ari diren ikasleentzat eta, beraz, arlo horretan dagoen euskarazko eskuliburu gabezia betetzea nahi du. Hala ere, idazlana baliagarri izan daiteke pentsamendu soziologikora hurbildu nahi duen edonorentzat.
Edukia
Idazlanaren antolaketari dagokionez, hiru soziologoak hurrenez hurren aurkezten dira. Biografia labur baten ostean, teoria soziologikoari egindako ekarri nagusiak aztertzen dira, sarritan haien beren idazlanen zatiak erabilita. Hortaz, jatorrizko testu ugari ageri dira tartekatuta: batzuk dagoeneko argitaratuta dauden liburuetatik hartu dira, eta beste batzuk beren-beregi euskaraz emanak daude.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Azala
pdf, 0 MB
Klasikoak Soziologian
pdf, 0 MB