Migrazioen soziologia: gerturapen teoriko eta praktikoa

Egileak

Gorka Moreno Márquez. Komunikazio eta Gizarte Zientzien Fakultateko Irakaslea. Soziologia eta Gizarte Langintza Saila. Helbide elektronikoa: gorka.moreno@ehu.eus Telefonoa: 946018277

Xabier Aierdi Urraza. Komunikazio eta Gizarte Zientzien Fakultateko Irakaslea. Soziologia eta Gizarte Langintza Saila. Helbide elektronikoa: gorka.moreno@ehu.eus Telefonoga: 946012387

Helburuak

Testuliburu honen bidez eskaini nahi dira Soziologiako Graduan laugarren mailan hautazkoa den Migrazioen Soziologia irakasgairako eduki garrantzitsuenak. Irakasgaian lantzen diren kontzeptu, ideia eta teoria nagusiak bilduak dira testuan.

Migrazioa gizakiaren jaiotzatik bertatik gertatzen den fenomenoa da; haren baitan eta haren izaeran dago mugikortasuna eta zenbaitetan leku batetik bestera joateko beharra. Gaur egun ere ukaezina da migrazioen garrantzia: munduko populazioaren % 3 bere jaioterria ez den beste lurralde batean bizi dela jotzen da.

Gurean ere garrantzia hartu du nazioartetik datorren immigrazioak azken urte hauetan, eta gero eta nabarmenagoa da gure gizartean migrazioek dakarten aniztasuna. Era berean, migrazioekin erabat lotuta agertzen zaizkigu gaur egungo soziologian azterketagai nagusiak diren hainbat gai: globalizazioa, lan-merkatua, aniztasunaren kudeaketa, gizarte-bazterketa, familiaren egitura, estatuaren berrantolaketa, etab.

Gai hauek guztiak kontuan harturik, diziplinanitzeko ekarpena egiten saiatuko da liburu hau. Zenbait ataletan, bilakaera historikoak edota gerturatze kontzeptualak izango dute garrantzia; beste batzuetan, berriz, gaur egungo eztabaidak eta datuak plazaratuko dira. Horrela, gaiak gure egunerokotasunean duen garrantzia azpimarratuko dugu, komunikabideetan zein gizartean aurki daitezkeen iritziak planteatuko ditugu, eta era kritiko batean eztabaidatuko.

Norentzat

Ikasmaterial hau Soziologiko Graduan ematen den Migrazioen Soziologia irakasgairako prestatu da. Dena den, Soziologiako zein beste gardu batzuetako irakasgaietan  izan daiteke baliagarria.

Edukia

LEHENENGO ZATIA: GERTURATZE TEORIKOA

1.  Migrazioa eta migrazio-prozesuak: gerturatze kontzeptuala

  • 1.1. Sarrera
  • 1.2. Migrazioa, migrazio-prozesua eta horren ondorioak
  • 1.3. Migrazio-mugimendu motak - Tipologiak

2. Migrazioak historian zehar

  • 2.1. Sarrera
  • 2.2. Migrazio aurremodernoak (1850. urtera arte)
  • 2.3. Migrazio modernoak (1850-1973)
  • 2.4. Gaur egungo migrazioak - Globalizazioa (1973. urtetik aurrera)

3.  Migrazioen teoria(k)

  • 3.1. Teoria neoklasikoa
  • 3.2. Eskulan dualeko lan-merkatuaren teoria
  • 3.3. Mundu sistemaren teoria
  • 3.4. Migrazio-sareen teoria
  • 3.5. Sistemen gerturatzea
  • 3.6. Transnazionalismoa

BIGARREN ZATIA: IMMIGRAZIOA ETA INTEGRAZIOA

4. Integrazioa eta integrazio-ereduak

  • 4.1. Integrazio kontzeptua eta elementu kulturalen nagusitasuna
  • 4.2. Asimilazionismoa
  • 4.3. Melting pot eredua
  • 4.4. Kultura-aniztasuna

5. Immigranteen integrazio materiala eta praktikoa

  • 5.1. Integrazio materiala
  • 5.2. Integrazioaren ebaluazioa eta kotoizko froga: hiritartasuna
  • 5.3. Gizarte harremanak
  • 5.4. Enplegua eta Lan-merkatua
  • 5.5. Hezkuntza
  • 5.6. Egoera sozioekonomikoa, pobrezia eta gizarte-bazterketa
  • 5.7. Integrazioa, krisia eta etorkizuna

6. Integrazioa eta helmugako gizartea

  • 6.1. Guaren eta besteen arteko eraikuntza: muga fisikoak eta muga afektiboak
  • 6.2. Iritziak, jarrerak eta aurreiritziak
  • 6.3. Diskriminazioa, arrazakeria eta xenofobia

HIRUGARREN ZATIA: IMMIGRAZIOAREN ERREALITATEA

7. Immigrazioa Espainian

  • 7.1. Migrazio- eta integrazio-politikak Espainian
  • 7.2. Errealitate estatistikoaren azterketa

8. Immigrazioa EAEn

  • 8.1. Migrazio- eta integrazio-politikak EAEn
  • 8.2. Errealitate estatistikoaren azterketa

Urtea

2015

Gaia

Soziologia

ISBN

978-84-9082-196-1

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.