Adingabeen zuzenbide penala
Egileak
Jon-Mirena LANDA GOROSTIZA (Koordinatzailea), Zuzenbide Penaleko Irakasle Titularra (UPV-EHU), Zuzenbide Publikoko Saila. Helbide elektronikoa: jonmirena.landa@ehu.es Tf. (0034) 946013146
Helburuak
Lan honek adingabeen zuzenbide penalaren sarrera eta lehenengo azalpen sistematiko eta osatua izatea du helburu. Adingabeen zuzenbide penalaren eskuliburua da, hortaz. Gaia nagusiki metodologia juridikotik lantzen bada ere, ahalengindu gara ulergarria eta erabilgarria ere gerta dadin esparru juridikoan jantzia ez dagoenarentzat.
Norentzat
Zuzenbidean lizentziatuei -edo lizentziatura lortzeko bidean daudenei-ez ezik, erakargarria bezain krudela den fenomeno deliktibo honetan interesa izan dezakeen beste edonori ere zuzendurik dago eskuliburua. Horrenbestez, liburua ez dago eginda soil-soilik zuzenbidean aritzen diren pertsonentzat. Edonork, gaian interesa duenak, gazteen delitugintza eta horren lege-arauketa hobeto ulertzeko tresna egokia aurkitu beharko luke aurkezten dugun liburu honetan.
Edukia
Arlo juridiko-penal sustantiboa, prozesu penala, betearazte fasea, biktimaren ikuspegia zein ikuspegi kriminologikoa hartu izan dira kontutan, lana oso-osokoa izan dadin.
Lehenik (LEHENENGO ATALA) arlo substantiboa lantzen da, bilakaera historikotik abiaturik, bai adingabeen kontzeptua, bai horren printzipio mugatzaileak eta oinarriak, bai delituaren ezaugarriak bai eta horren neurriak jorratzen direlarik. Horren ondoren delitugintza honen biktimaren berezko azterketa egin eta gero, prozesu penalaren nondik norakoak (BIGARREN ATALA) -horren faseen arabera: instrukzioa, entzunaldia eta epaia- sistematikoki azaltzen dira.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Adingabeen zuzenbide penala
pdf, 1 MB