Administrazio Zuzenbidea - Atal Berezia

Egileak

Iñigo Urrutia Libarona, Zuzenbidean Doktorea, Administrazio-Zuzenbideko irakaslea UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean eta Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko irakasgunean. i.urrutia@ehu.es

Helburuak

Norentzat

Edukia

Argitalpen hau Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean eskaintzen den Administrazio Zuzenbideko II (atal berezia) izeneko ikasgaiaren lehen zatiari egokitua da. Administrazio-antolakuntza, funtzio publikoa, ondasun publikoak eta administrazio-jarduerari buruzko gaiak bildu ditugu lan honetan. Ikasmaterial hau Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Atala Leioako campusean ezarri zenaz geroztik lantzen hasi zen. Ikasleei zuzendutako lana izanik, ikasgelan agertzen diren oinarrizko azalpenak biltzea du helburu, ez besterik. Asmoa ez da izan Administrazio Zuzenbideari buruzko tratatu osatua lantzea, ezta atal bereziari buruzkoa ere; asmoa askoz ere xumeagoa izan da, euskara taldeko ikasleari lagungarri eta erabilgarri gerta lekiokeen euskarazko oinarrizko tresna lantzea baizik, gaztelerazko eta atzerriko hizkuntzetako bibliografiari bide eginez.

Eskerrak eman nahi nieke argitalpen honi bide eman dietenei. Alde batetik erakundeen konfiantza eskertu nahi nuke, hain zuzen ere UPV/EHUko Euskara Errektoreordetzari "Euskarazko ikasmaterialgintza sustatzeko 2006ko dealdiko" laguntzari esker egindako lana baita hau, eta bereziki Iñigo Roque Eguzkitzari, bera hizkuntza-begirale lanak egin baititu; ahatik, ekerrak eman nahi nizkioke Administrazio Zuzenbideko Bizkaiko Lurralde Ataleko zuzendaria den Iñaki Lasagabaster Katedradunari, bere laguntzagatik; eta bereziki Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Irakas-guneko euskara taldeko ikasleei, euren ezagutza-nahia, motibazioa eta interesak bultzatu baininduten gaur aurkezten duguna lantzera eta abiapuntu izan nituen oinarrizko testuak aberastera. Eurentzat doa, bada, lan hau. Eskuartean duzuna, beraz, argitalpen xumea da, baina ilusioz beteta aurkezten dizugu, erabilgarri gerta dakizukeen esperantzan.

Urtea

2008

Gaia

Zuzenbidea

ISBN

978-84-691-2601-1

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.