Administrazio zuzenbidea eta ekonomian esku hartzeko teknikak

Egileak

Iñigo Urrutia Libarona, Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Saila, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. i.urrutia@ehu.es Telefonoa: 946013834

Helburuak

Ikasmaterial honen helburu nagusiak honako hauek dira:

Administrazio Publikoaren antolaketa eta jarduteko moduak ezagutzeko baliagarria izan nahi du, bere esku hartzeen ondorioz sor daitezkeen arazoei erantzun juridiko arrazoituak eman ahal izateko. Halaber, Administrazio Publikoekin harremanak izaterakoan operadore ekonomikoak izan behar dituen gaitasunak eskuratzeko baliagarria izan nahi du (bai idatziz zein ahozko eran). Eta azkenik, edozein motatako idatzi juridiko edo administratibo ulertzeko gaitasuna eskuratzeko eta, Administrazio aurreko gatazketan irizpide juridikoz osatutako argumentazioa garatu eta baliatzeko ahalmena eskuratzeko tresna izan nahi luke.

Norentzat

Formazio ekonomikoa edo enpresa kudeaketan formazioa dutenei zuzendutako materiala da; edozelan ere, Administrazioaren jarduteko moduak ezagutu nahi duen orori baliagarri gerta dakioke.

Edukia

Liburu honetan atal hauek agertzen dira:

  1. Administrazio zuzenbidea eta Administrazio Zuzenbide iturrien teoria.
  2. Administrazio antolakuntzaren oinarriak.
  3. Administrazio-egintzari buruzko teoria, administrazio-prozedura, administrazio-egintzen berrikuspena eta errekurtsoak.
  4. Administrazioak ekonomian esku hartzeko baliatzen dituen teknikak.

Urtea

2010

Gaia

Zuzenbidea

ISBN

978-84-693-7355-2

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.