Balore-tituluak: kanbio-letra, txekea eta zor-agiria

Egileak

Nerea Iraculis Arregi, Enpresa Zuzenbide Saileko merkataritzako irakaslea. Helbide elektronikoa: nerea.iraculis@ehu.es Telefonoa: 946012324

Elena Leiñena Mendizabal, Enpresa Zuzenbide Saileko merkataritzako irakaslea Helbide elektronikoa: elena.leinena@ehu.es. Telefonoa: 946015851.

Helburuak

Ikasmaterial honen helburu nagusiak honako hauek dira:

Merkataritza Zuzenbideko instituzio konplexu baten, hau da, balore-tituluen irakaskuntza erraztea. Horretarako material zehatz hau aurkezten da:

Lanaren aurkibidea

  • Kanbio-letraren ezaugarriak eta erabileraren baldintzak
  • Figura horren erabileraren inguruan ariketa praktikoak
  • Txekearen eta zor-agiriaren ezaugarriak eta erabileraren baldintzak

Norentzat

Zuzenbidean Graduaren eta Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzako Graduaren ikasketak egiten ari diren ikasleei bereziki dago zuzenduta. Halaber, baliagarria izan daiteke irakasleak direnentzat eta gaiari buruz argibideak nahi dituen edonorentzat.

Edukia

Liburu honetan atal hauek agertzen dira:

  • Balore-tituluak: kontzeptua, balore-titulu bereziak eta sailkapena.
  • Kanbio-letra: igorpena, ordezkaritza, onarpena, endosua, kausazko oinarriak, salbuespenak (bazterrezinak eta baztergarriak), letra faltsua, letra zuria, letra amortizatzea, abala, atzerabidezko kanbio-eskubideak, protestoa, letra kaltetua, esku-hartzea eta kanbio-aberastea.
  • Txekea eta zor-agiria: kontzeptua, ezaugarriak eta berezitasunak.

Urtea

2011

Gaia

Zuzenbidea

ISBN

978-84-694-3192-4

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.