Epai-babes zibil adierazlea: Prozesu zibil adierazle arruntak

Egileak

Hirurak Leioako Zuzenbide Fakultateko irakasguneko irakasleak. Saila: Zuzenbide publikoa. Meilak: dppetesk@ehu.es (Katixa), ixusko.ordenana@ehu.es (Ixusko) eta mirenjosune.perez@ehu.es (Josune). Telefono luzapenak: 3306 (Katixa), 3477 (Ixusko) eta 5870 (Josune).

Helburuak

Material hau enborrezkoa den Zuzenbide Prozesala I irakasgaiaren edukiaren zati bat da. Prozesu zibil adierazlea osotoro eta bere fase guztietan azaltzea du xede.

Norentzat

Material didaktiko hau Zuzenbide Lizentziaturako laugarren ikasturteko "Zuzenbide Prozesala I" ikasi behar duten ikasleei zuzenduta dago beren beregi. Era berean, euskaraz arlo honetara hurbildu nahi duen edonorentzat oinarrizko materiala gerta daiteke.

Edukia

Lan honek hamabost gaitan prozesu zibilaren nondik norakoak jorratzen ditu. Gai guzti hauek lau zatitan bana ditzakegu.

Lehen zati batean, prozesu zibila ulertzeko beharrezkoak diren elementuak lantzen ditugu. Jurisdikzio zibilean aritzen diren epai organoen eskuduntza aztertu ondoren liskarraren alderdiei erreparatzen diegu, beren gaitasuna eta legitimazioa azalduz. Ondoren, alderdi hauek izan dezaketen abokatu eta prokuradoreen laguntzan, postulazioa deritzonean, geratzen gara.

Bigarren zati batean eta prozesuarekin berarekin hasi aurretik, honen objetua, uzia alegia, aztertzen dugu. Jarraian, prozesuaren fase guztien azterketa sakona egiten dugu. Aurreko egintzak, demanda, demandaren erantzuna, froga eta bukaera patxadaz azaltzen ditugu.

Hirugarren zatian ahozko epaiketa jorratzen dugu, epaiketa arruntarekin desberdintzen duten ezaugarrietan erreparatuz. Azkenik, laugarren zatian epaiketa arruntaren eta ahozkoaren ondorioak lantzen ditugu: gauza epaituak eta ondorio ekonomikoak. Gainera, bi epaiketetan eman daitezkeen arazo intzidentalak eta epaiketa aurreko arazoak aztertzen ditugu.

Urtea

2007

Gaia

Zuzenbidea

ISBN

978-84-690-6245-9

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.