Eskubide Errealak
Egileak
Leire Imaz Zubiaur doktorea, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide zibileko irakaslea, Bizkaiko atalean. E-posta: leire.imaz@ehu.es Tfn: 94 601 36 66
Helburuak
Euskarri didaktiko honen helburua Zuzenbideko lizentziaturan, ikasketa plan berriari gagozkiola, bigarren kurtsoan eskaintzen den Gauzen Zuzenbidea irakasgaiari dagokion programa era ulergarri baten azaltzea da. Halaber, ikasleak hasieratik eta modu xume baten, Zuzenbide zibilari dagokionez, Estatu Espainiarrean indarrean dagoen ordenamendu juridiko zibilaren zati garratzitsu bat barneratzea da irakasgaiaren muina, egungo egoera hobeto ulertzeko datu historikoez eta juridikoez baliatuz. Jabetza eskubidea eta eskubide erreal mugatuen azterketa burutzen da euskarri honetan, egun garrantzi handikoak diren esparru batzuk landuz: bermezko eskubide errealak, Jabetza Erregistroa, Jabetza horizontal aeta Jabetza Intelektuala, besteak beste.
Norentzat
Bigarren mailako ikasleentzat oinarrizko materialea izateaz gain, irakasgai honetan lantzen diren ideiak eta eskaintzen den informazioa, Gauzen Zuzenbidean interesa duen orori suerta dakioke probetxugarri.
Edukia
Euskarriak irakasgaiaren programari dagozkion hamairu gaiak jorratzen ditu, atalez-atal. Lehenengo bloke baten, eskubide errealen teoria orokorra azaltzen da: kontzeptua, ezaugarriak, elementuak, bilakaera historikoa eta egungo garrantzia aztertuz. Lehenengo bloke honetan, edukitza, eskubide errealen dinaminka eta ondasun erkidegoa ere landu egiten dira. Bigarren atal batek jabetza eskubidearen erregulazioa du helburu; jabetza horizontalari eta jabetza intelektualari garrantzi berezia eskainiz. Ondoren, eskubide erreal mugatuak dira aztergai, gozamenezkoak, bermezkoak eta lehentasunez eskuratzekoak. Bukatzeko, Jabetza Erregistroaren funtzionamendua lantzen da, orobat, eskubide errealengan duen pisua aztertuz.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Eskubide Errealak
zip, 0 MB