Europar Batasuna. Europaren integrazio prozesuaren ikuspegi orokorra

Egileak

Asier García Lupiola, irakasle agregatua. Ekonomia eta Enpresa Fakultatea - Elkano.

Helburuak

Testu honen helburua da Europaren integrazio-prozesuaren eta egungo Europar Batasunaren ikuspegi orokorra eskaintzea. Alde batetik, Europaren integrazio-prozesuaren bilakaera aztertzen da. Bestalde, Europar Batasuna bera aztertzen da: helburuak, antolaketa orokorra eta zuzenbidea; arlo ekonomikoa (merkatu batua, ekonomia eta diru-batasuna); eta europar herritartasuna.

Norentzat

Unibertsitate-gradu askotako irakasgaietan Europar Batasuna aztertzen da: sakonki Zuzenbidean; ikuspuntu ekonomiko batetik enpresa- eta ekonomia-arloko graduetan; ikuspegi orokorra lortu nahian gizarte-zientzietako beste zenbait gradutan. Lehenengo bi kasuetan ikasmaterial hau Europar Batasunera hurbiltzeko oinarrizko ikuspegia lortzeko tresna gisa erabil daiteke; eta aipatu diren azken graduetan gaiari buruzko ikasmaterial orokor gisa.

Edukia

Landuko diren gai nagusiak ondorengoak dira:

  • Europaren «batasun»aren ideia historian zehar
  • Europaren integrazioa-prozesuaren bilakaera
  • Europar Batasunaren helburuak, antolaketa eta zuzenbidea
  • Barne-merkatua eta Ekonomia eta Diru Batasuna
  • Europar herritartasuna
  • Europar Batasunarekin lotutako erakundeak

Urtea

2022

Gaia

Zuzenbidea

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.