Euskal Zuzenbide Zibila
Egileak
Leire Imaz Zubiaur doktorea, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide zibileko irakaslea, Bizkaiko atalean. E-posta: leire.imaz@ehu.es Tfn: 94 601 36 66
Helburuak
Euskarri didaktiko honen helburua Zuzenbideko lizentziaturan, ikasketa plan berriari gagozkiola, lehenengo kurtsoan eskaintzen den Euskal Zuzenbide Zibila irakasgaiari dagokion programa era ulergarri baten azaltzea da. Halaber, ikasleak hasieratik eta modu xume baten, Zuzenbide zibilari dagokionez, Estatu Espainiarrean indarrean dagoen ordenamendu aniztasuna barneratzea da irakasgaiaren muina, egungo egoera hobeto ulertzeko datu historikoez eta juridikoez baliatuz.
Norentzat
Lehenengo mailako ikasleentzat oinarrizko materialea izateaz gain, irakasgai honetan lantzen diren ideiak eta eskaintzen den informazioa, Estatuan indarrean dagoen ordenamendu zibilen aniztasuna kontutan hartuta, Euskal Herrian lege-gizon edo lege-emakume izateko asmoa duen edonorentzat izan daiteke probetxugarri, batez ere Oinordetza Zuzenbidearen esparruari erreparatuz.
Edukia
Euskarriak irakasgaiaren programari dagozkion zazpi gaiak jorratzen ditu, atalez-atal. Lehenengo bloke baten, Zuzenbide zibilaren lehengo eta egungo kontzeptua, haren oinarrizko erakundeak, bere garapen historikoa, kodegintzaren prozesua Estatuaren eta berezko zuzenbidea duten lurralde ezberdinen ikuspuntutik, Kode zibila aldarrikatzea, bere egitura, "foru zuzenbideen" eboluzioa eta Espainiako 1978eko Konstituzioak ekarritako aldaketak jorratzen dira.
Bigarren zatian, halaber, Euskal Zuzenbide Zibilaren oinarrizko erakundeak jorratzen dira, euskal lurralde guztietan jasan duten garapen juridikoa aztertuz. Auzotartasun zibila eta zuzenbidearen iturriak aztertzen dira eta, bukatzeko, 1992ko Euskal Herriko Foru Zuzenbidearen Zibialari buruzko Legearen azaleko ikusmira aurkezten da, oinarrizko erakundeak marraztuz: tronkalitatea, alkarpoderosoa, ondasun-komunikazioa, oinordetza-ituna, senipartea eta testamentu motak, alegia.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Euskal Zuzenbide Zibila- Azala
pdf, 0 MB
Euskal Zuzenbide Zibila
pdf, 0 MB
Zuzenbide zibila 1
pdf, 0 MB
Zuzenbide zibila 2
pdf, 0 MB
Zuzenbide zibila 3
pdf, 0 MB
Zuzenbide zibila 4
pdf, 0 MB
Zuzenbide zibila 5
pdf, 0 MB
Zuzenbide zibila 6
pdf, 0 MB
Zuzenbide zibila 7
pdf, 0 MB
Zuzenbide zibila 8
pdf, 0 MB