Euskal Zuzenbide Zibila II
Egileak
Leire Imaz Zubiaur doktorea, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide Zibileko irakasle agregatua, Bizkaiko atalean, Leioan. E-posta: leire.imaz@ehu.es Tfn: 94 601 32 10
Helburuak
Euskarri didaktiko honen helburua da Zuzenbideko Graduan, ikasketa plan berriari gagozkiola, 4. mailan eskaintzen den Euskal Zuzenbide Zibila hautazko irakasgaiari dagokion programa era ulergarri baten azaltzea. Euskal Zuzenbidea I ikasmateriala dela medio, ikasleak, hasieratik eta modu xume batean, Zuzenbide Zibilari dagokionez, Espainiako Estatuan indarrean dagoen ordenamendu-aniztasuna barneratzea zen helmuga, eta bigarren zati hau, bada, gure ordenamendu zibilaren edukia sakon aztertzeko sortu da. Instituzioz instituzio, figuraz figura. Indarrean dagoen legeria eta beraren aplikazio praktikoa aztertzen ditu euskarri honek, egungo araudia aldatzeko Legebiltzarrean dauden proposamenekin batera.
Norentzat
Laugarren mailako ikasleentzat oinarrizko materiala izateaz gain, irakasgai honetan lantzen diren ideiak eta eskaintzen den informazioa, Estatuan indarrean dagoen ordenamendu zibilen aniztasuna kontuan hartuta, Euskal Herrian lege-gizon edo lege-emakume izateko asmoa duen edonorentzat izan daiteke probetxugarri, batez ere Oinordetza Zuzenbidearen esparruari dagokionez. Gradu Amaierako Lana Euskal Zuzenbide Zibilean edo Oinordetza Zuzenbidean oinarrituta jorratu nahi dutenentzat ere ezinbesteko euskarria da.
Edukia
I. LEHENENGO ZATIA: KONTZEPTUA, BILAKAERA HISTORIKOA ETA ESKUDUNTZA-EREMUA
1. GAIA: "Zuzenbide zibila"
1.1.-Zuzenbide zibilaren kontzeptua
1.2.-Zuzenbide pribatua eta Zuzenbide publikoa
1.3.-Zuzenbide zibila, zuzenbide pribatu orokor
1.4.-Zuzenbide zibilaren gaiak: oinarrizko erakundeak
2. GAIA: "Espainiako Estatuko Zuzenbide zibilak. Bilakaera historikoa"
2.1. Zuzenbide zibilen garapena Estatu-perspektibatik
2.1.1-Zuzenbide zibilen garapen historikoa
2.1.2-Kodegintza zibila: eranskinak eta konpilazioak
2.2. Euskal zuzenbide zibilen garapena
2.2.1.-Arabako Zuzenbide zibila
2.2.2-Gipuzkoako Zuzenbide zibila
2.2.3-Bizkaiko Zuzenbide zibila
2.2.4-Beste Euskal Lurraldeen Zuzenbide zibila (Nafarroa, Lapurdi, Zuberoa)
3. GAIA: "Espainiako Estatuko Zuzenbide zibilak. Espainiako Konstituzioa eta eskuduntza-eremu autonomikoa"
3.1.-Estatuko Zuzenbide zibila eta Zuzenbide zibil autonomikoak
3.2.-Araudi konstituzionala eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutuaren 10.5 artikulua
3.3.-Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko 1992ko Legea
3.4.-Beste eskuduntza eremuetatik emandako araudi zibilak
3.5.-Auzotasun zibila
II. BIGARREN ZATIA: EUSKAL HERRIKO FORU ZUZENBIDE ZIBILARI BURUZKO 3/1992, UZTAILAK 1eko LEGEA
4. GAIA: "Legearen aplikazio-eremua"
4.1.-Lurralde ezarpen-eremua
4.2.-Ezarpen-eremu pertsonala: auzotasun zibil "foruduna", batasun eza
5. GAIA: "Euskal Zuzenbide zibilaren iturriak"
5.1.-Zuzenbidearen zibilaren iturriak: legea, ohitura eta printzipio orokorrak
5.2.-Euskal Zuzenbide zibilaren iturriak
5.3.-Ordezko zuzenbidea
5.4.-Legearen efikazia eta aplikazioari buruzko berezko arauak
5.5. Izatezko bikoteak
6. GAIA: "Tronkalitatea"
6.1. Kontzeptua eta hedadura
6.2. Aspektu objektiboa
6.3. Aspektu subjektiboa
6.4. Tronkalitatea eta auzotasun zibila:
6.4.1. Oro har
6.4.2. Derrigorrezko oinordetza
7. GAIA: "Ondasunen foru-komunikazioa"
7.1. Ideia orokorrak
7.2. Aktiboa: ondasunak ezkontzaren edo bikotearen erregimenean
7.3. Komunitatearen kudeaketa bateratua
7.4. Ezkontideen edo bikotekideen zorrak
7.5. Disoluzioa
7.6. Likidazioa eta partizioa
8. GAIA: "Derrigorrezko oinordetza"
8.1. Bizkaiko erregimena
8.2. Aiarako erregimena
8.3. Gipuzkoako erregimena
9. GAIA: "Oinordetza antolatzeko tresnak"
9.1. Oro har
9.2. Oinordetza-fiduzia
9.3. Testamentua
9.3.1. Hil buruko testamentua
9.3.2. Testamentu mankomunatua edo ermandadekoa
9.4. Oinordetza ituna
9.5. Legezko oinordetza
10. GAIA: "Egungo legedia berritzeko proposamenak"
10.1. EHUko Zuzenbide zibila Sailaren proposamena
10.2. Babestu Bizitza elkartearen proposamena
10.3. Euskal Zuzenbidearen Akademiaren eta Bizkaiko Abokatuen Bazkunaren proposamena
10.4. Eusko legebiltzarraren ekimenak
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Euskal Zuzenbide Zibila II
pdf, 1 MB