Ezkontza-Sistema eta Kontzientzia-Askatasuna

Egileak

Ana Leturia Navaroa eta Igor Mintegia Arregui, zuzenbidean doktoreak, Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbide Fakultateko irakasleak dira. Estatuko Zuzenbide Eliztarreko jakintza eremuan jarduten dute. ana.leturia@ehu.es tlf: 943 01 5243

Helburuak

Material didaktiko hauen helburua da ezkontza-sistema eta kontzientzia-askatasuna irakasgaiaren edukia lantzea.

Irakasgaiaren oinarrizko kontzeptuak eskaraz eta modu ulergarrian landu nahi dira, dauden ohizko manualekin batera diziplinaren lanketa bideratzeko.

Norentzat

Lehenik eta behin, Zuzenbidea ikasten ari diren ikasleei zuzendua dago. Bereziki ezkontza-sistema, ezkontza zibila eta erlijiosoak baititu aztergai.

Bide batez, baliagarri izan daiteke, ikuspuntu juridiko batetik, ezkontza zibila eta erlijiosoak, bereziki ezkontza kanonikoa aztertu nahi dituenarentzat, efektu zibilei begira. Ezkontza kanonikoa eta zibilaren azterketa alderatua egiten da.

Edukia

Egiturari dagokionez, material hauek ikasgaietan banatuta daude. Ikasgai bakoitzaren hasieran eskema bat agertzen da landuko diren ideia nagusiak azpimarratuz, dagozkien garapen-puntuekin. Ondoren, testu moduan, eskemako puntuak garatuko dira. Azkenik, ikasgaiari dagokion bibliografia, oinarrizkoa eta osagarria, hala nola legeria eta jurisprudentzia jasotzen dira. Adierazi den bezala, material hauetan diziplinaren funtsezko kontzeptuak lantzeko oinarrizko materialak dira; beti ere, bertako edukia proposatutako bibliografiarekin sakondu eta aberastu daiteke. Euskaraz egotean, zuzenbideari dagokion hizkera teknikoa ere langai izango da.

Urtea

2010

Gaia

Zuzenbidea

ISBN

978-84-693-4678-5

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.