Familia Zuzenbidea

Egileak

Leire Imaz Zubiaur doktorea, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide zibileko irakaslea, Bizkaiko atalean. E-posta: leire.imaz@ehu.es Tfn: 94 601 36 66

Helburuak

Euskarri didaktiko honen helburua Zuzenbideko lizentziaturan, ikasketa plan berriari gagozkiola, bostgarren kurtsoan eskaintzen den Familia Zuzenbidea irakasgaiari dagokion programa era ulergarri baten azaltzea da. Halaber, ikasleak hasieratik eta modu xume baten, Zuzenbide zibilari dagokionez, Estatu Espainiarrean indarrean dagoen ordenamendu juridiko zibilaren zati garratzitsu bat barneratzea da irakasgaiaren muina, egungo egoera hobeto ulertzeko datu historikoez eta juridikoez baliatuz. Familiak tradizionalki izan duen moldea erabat eraldatu da azken urteotan, familia eredu aniztasuna baita gaur egungo egoeraren ezaugarri garrantzitsuenetariko bat.

Norentzat

Bostgarren mailako ikasleentzat oinarrizko materialea izateaz gain, irakasgai honetan lantzen diren ideiak eta eskaintzen den informazioa, Familia zuzenbidean interesa duen orori suerta dakioke probetxugarria euskarri hau.

Edukia

Euskarriak irakasgaiaren programari dagozkion hamasei gaiak jorratzen ditu, atalez-atal. Lehenengo bloke baten, Familiari buruzko oinarrizko ideia juridikoak azaltzen dira, Espainiako Konstituzioaren markopean eta Kode zibilaren araudipean. Mantenu eskubide-betebeharra ere jorratzen da sarrera horretan. Segidan, ezkontza aztertzen da, egungo familia eredu arautuena baita, bakarra ez den arren. Izatezko bikoteen araudiarekin bat egiten du euskarriak, edozelan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko 2003ko Legearen eta Nafarroako 2000ko Legearen edukia ondo aztertuz. Ezkontza loturaren eta Izatezko Bikotearen loturaren ezaugarri pertsonalak zein ondarezkoak aztertu ondoren, loturaren desegitea jorratzen da, bideak eta efektuak landuz. Seme-alabatasuna, zaintza erakundeak eta adopzioa dira azken bloke baten edukia borobiltzen dutenak, alegia.

Urtea

2009

Gaia

Zuzenbidea

ISBN

978-84-692-2633-9

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.