Konstituzio zuzenbidea

Egileak

Leire Escajedo San Epifanio, Zuzenbidean Doktorea, Lan Harremanen Eskolako eta Gizarte Zientzien Fakultateko Irakaslea. e-posta: leire.escajedo@ehu.es

Helburuak

Zuzenbide Falkutatekoak ez diren ikasleentzako Konstituzio-Zuzenbideko ikasmaterial gutxi dago jada gaztelaniaz, eta are gutxiago euskaraz. Irakasgaiaren teknikotasunak, baina, presentziazko irakaskuntzan honelako baliabideak eskatzen ditu eta behar hori betetzeko prestatu da testu hau. Iturri zientifiko sendoetaz baliatu bada ere, lan honek helburu pedagogikoa du eta, terminologiak zuzenbidean duen garrantzia bistatik galdu gabe, egileak testuaren erraztasuna bilatu du.

Norentzat

Material didaktiko honen diseinuak Konstituzio-Zuzenbidea lauhilabeteko irakasgai gisa duten Gizarte-Zientzietako zenbait ikasketa-planei aditu die. Halaber, Lan Harremanen eskolako 1go mailakoari, bai eta Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Kazetaritza, Publizitate, Ikusentzutezko Komunikazio eta Soziologiako lizentziaturen bigarren mailei ere.

Edukia

Konstituzio bat noiz, nola eta zertarako egiten den ulertzera ematea da lan honen helburuetako bat, bai eta 1978ko Konstituzio Espainiarraren sortze-prozesuaren nondik norakoak eta edukiak kokatzea ere. Azaltzen dira, bestetik, arau juridikoen sisteman Konstituzioaren oinarrizkotasunak dituen ondorioak, sistema politikoaren oinarrizko erakundeen funtzionamendua eta Oinarrizko Eskubideak babesteko dauden tresna nagusienak.

Hamar gaietan antolatu da testua: 1) Konstituzioaren jatorria eta ezaugarriak; 2) Zuzenbide-estatu sozial eta demokratikoa; 3) Ordezkaritza-sistema demokratikoa; 4) Oinarrizko eskubideak eta askatasunak; 5) Botere banaketa eta Monarkia Parlamentarioa; 6) Gorte Nagusiak; 7) Gobernua; 8) Epai boterea eta Ministeritza Fiskala; 9) Auzitegi Konstituzionala; 10) Estatuaren lurralde antolamendua.

Urtea

2008

Gaia

Zuzenbidea

ISBN

978-84-690-9059-6

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.