Kontratuen teoria orokorra eta kontratuak banan-banan
Egileak
Irantzu Beriain Flores. Zuzenbide Zibila Saila. Zuzenbide Fakultatea, Bizkaiko Atala. Leioa. Helbide elektronikoa: irantzu.beriain@ehu.es
Helburuak
Ikas material honen helburua Zuzenbide Graduan hirugarren mailan eskaintzen den Zuzenbide Zibila III (Obligazio-zuzenbidea, erantzukizun zibila eta kontratu-zuzenbidea) irakasgaiari dagokion programa era ulergarri batean azaltzea da. Lan hau, aldez aurretik egindako "Obligazio-zuzenbidea. Erantzukizun zibila" ikasmaterialaren jarraipena da. Halaber, ikasleak indarrean dagoen ordenamendu juridiko zibilaren oinarrizko zati bat barneratzea da irakasgaiaren muina, egungo egoeraz ondo jabetzeko datu historikoak eta juridikoak baliatuz. Garrantzi handiko arloa da obligazioena, erantzukizun zibila dakartzaten portaerak eta kontratuak gure eguneroko bizitzan maiz burutzen ditugun egintzak baitira.
Norentzat
Zuzenbide graduan 3. Mailako Zuzenbide zibila lantzen duten ikasleentzat. Hala ere, Kontratu-zuzenbidean oinarrizko formazioa eduki nahi duen ororentzat.
Edukia
Lan honetan bi atal bereizten dira. Batetik, Kontratuen Teoria Orokorra lantzen da. Bertan kontratu orori ezargarri zaion oinarrizko eraentza lantzen da. Kontratuaren izaera juridikoa, eraketa, efikazia eta indar-gabezia lehen atal honen oinarrizko edukia bilakatzen dira. Bestetik, Kode zibilean zein Lege berezietan arautzen diren kontratu mota eta tipiko ezberdinak aztertzen dira. Hala nola, salerosketa kontratua, dohaintza, errentamenduak, fidantza, gestio kontratuak, bitartekotza, sozietatea, transakzioa, arbitraia, mailegua edo ausazko kontratuak. Kontratu bakoitzaren azterketa sakona eskaintzen da, ikuspuntu teoriko zein praktiko batetik.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.