Ministerio Fiskala espainiar ordenamentu juridikoan

Egileak

Katixa Etxebarria Estankona, Zuzenbide Prozesaleko Irakaslea, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiako atalean. E-posta: dppetesk@ehu.es. Tfn: 946013306.

Helburuak

Material didaktiko honek Ministerio Fiskalaren izaera eta jarduera era ulergarrian azaltzea du oinarrizko helburu. Lan hau osatzen duten bederatzi kapituluen oinarria espainiar ordenamendu juridikoak Ministerio Fiskalaren instituzioari eskaintzen dion araudia izan da.

Norentzat

Zuzenbide Lizentziaturako Zuzenbide Prozesala irakasgaiaren ikasleak dira ikasmaterial honen hartzaile nagusiak. Edonola ere, Ministerio Fiskalaren ezagutza orokorrak eskuratu nahi dituzten beste karrera batzuetako ikaleentzat, eragile juridikoentzat, eta baita Zuzenbidean ez jakinentzat ere euskarazko oinarrizko materiala izan daiteke.

Edukia

Ikasmaterialaren edukiak bederatzi kapitulutan antolatu dira. Hauen bitartez Ministerio Fiskalaren jatorria, honen izaera, antolaketa eta egitekoak modu xume eta ulergarrian azaltzen saiatu da, Espainiako Konstituzioaren eta 1981eko Ministerio Fiskalaren Estatutu Organikoaren markopean (urriaren 9ko 24/2007 erreforma legeak sartu zituen aldaketak barne).

Lehenengo kapituluak Ministerio Fiskalaren aurrekari historikoei erreparatzen die, instituzioaren jatorria aztertuz. Bigarren kapituluak Ministerio Fiskalaren konstituzio-oinarrien azterketa eskaintzen du. Jarraian, hirugarren kapituluan, instituzioaren izaera jorratzen da, Espainiako Konstituzio eta Ministerio Fiskalaren Estatutu Organikoaren ikuspuntutik. Laugarren kapitulua Ministerio Fiskala eraentzen duten printzipioetaz arduratzen da, bai printzipio funtzionalak, bai organikoak barne hartuta. Hurrengo hiru kapituluek, hau da, bosgarren, seigarren eta zazpigarren kapituluek, Ministerio Fiskalaren antolaketa dute aztergai. Zortzigarren kapituluan Ministerio Fiskalak bete beharreko funtzioak eta ahalmenak aztertzen dira. Eta bukatzeko, bederatzigarren kapituluan fiskalen estatutu pertsonalaren azalpenak barneratzen dira (karrera fiskala eta honen kategoriak, lantokien hornikuntza, egoera administratiboak eta fiskalen erantzukizuna, besteak beste).

Urtea

2009

Gaia

Zuzenbidea

ISBN

978-84-692-4778-5

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.