Nazioarteko merkataritza
Egileak
Asier García Lupiola, Irakasle Agregatua. Ekonomia eta Enpresa – Elkano. asier.garcialupiola@ehu.eus
Helburuak
Ikasmateriala oinarri orokor gisa erabili daiteke enpresa- eta ekonomia-arloko ikasketetan, enpresaren nazioartekotze-prozesua eta nazioarteko salgaien eta zerbitzuen eraman-ekarria aztertzeko, beti ere dagozkien araudiak kontutan hartuta. Helburu zehatzak hauek dira:
- Ikasleak enpresaren munduan aplika daitezkeen kanpo-merkataritzako oinarrizko tresnak ongi ezagutzea.
- Etorkizunean, bere garapen profesionalerako enpresaren nazioartekotze-prozesuan aurrera eraman behar izango dituen funtzioen oinarriak ongi ezagutzea, bereziki kanpo-merkatuetara jotzeko baliabideak eta nazioarteko kontratazioaren ezaugarriak finkatzen dituzten araudiak.
- Europako merkatuaren araubidea eta funtzionamendua ezagutzea, gaur egun “nazioarteko merkatu” tradizionala ez bezalakoa baita.
- Lankidetza ekonomikorako eskualde-erakundeen oinarrizko antolaketa eta helburuak ezagutzea, kanpo-merkatuak izateko eskaintzen dituzten aukerak identifikatzeko.
Norentzat
Enpresa eta ekonomia arloko unibertsitateko ikasleentzat bereziki. Zuzenbideko ikasleentzat tresna baliagarria da ere. Azkenik, interesgarria izan daiteke gai honetara hurbildu nahi den edonorentzat.
Edukia
Ikasmaterialaren hamar gaiak hiru arlo nagusitan antolatzen dira:
- Enpresa eta kanpo-merkataritza: Enpresaren nazioartekotze-prozesuaren ikuspegi orokorra da. Kanpo-merkatuetara jotzearen garrantzia eta enpresaren prestaketa aztertzen ditu eta oinarrizko kontzeptuak azaltzen ditu.
- Kanpo-merkataritzako eragiketak: Nazioarteko kontratazioaren eta operazioen arloa da. Nazioarteko salerosketa- eta banatze-kontratuak, nazioarteko operazioen ordainketa- eta finantza-tresnak, eta garraio-sistemak aztertzen ditu.
- Nazioarteko merkataritzaren arauketa eta erakundeak: Nazioarteko merkataritzaren antolaketaren ikuspegi orokorra da. Nazioarteko merkataritza arautzen duten erakundeak, Europar Batasuna eta ekonomia-arloko eskualde-akordio garrantzitsuenak aztertzen ditu.
Urtea
Gaia
ISSN
2603-8900
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
pdf,
6M