Negozioen kudeaketarentzako zuzenbiderako sarrera

Egileak

Asier García Lupiola, UPV-EHUko irakasle agregatua. Enpresa eta Ekonomia Fakultatea ‐ Elkano Atala, Ekonomia eta Kudeaketa Saila. Helbide elektronikoa: asier.garcialupiola@ehu.eus.

Helburuak

Enpresen eta negozioen kudeaketaren prestakuntzan beharrezkoa da oinarri juridikoak lantzea. Merkataritza Zuzenbidea, Lan Zuzenbidea, Zerga Zuzenbidea eta landuko diren bestelako arauketak aztertzeko lehenengo eta behin Zuzenbidearen ikuspegi orokor bat jasotzea beharrezkoa da, ingurune juridikoari sarrera emango diona. Aldi berean, Ondasun Zuzenbidearen hasierako edukien azalpena mesedegarria da. Ikasmaterial honek helburu horiek betetzen ditu.

Norentzat

Ikasmaterial hau Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Elkano Ataleko ikasle euskaldunengan pentsatuz egin da. Hain zuzen ere, Negozioen Kudeaketako Graduko lehen mailako Zuzenbiderako Sarrera eta Ondasun Zuzenbide Pribatua irakasgairako euskarazko ikasmaterial gisa garatu da, eta irakasgaian landu behar diren eduki teorikoen oinarriak jasotzen ditu.

Hala ere, unibertsitate-gradu askotako irakasgaietan beharrezkoa da Zuzenbidearen ikuspegi orokor bat, bereziki gizarte-zientzietako graduetan. Horietan, mesedegarria izan daiteke Ondasun Zuzenbidearen gaineko azterketa ere. Kasu horietan guztietan ikasmaterial hau Zuzenbiderako sarrera gisa erabil daiteke.

Edukia

  • Zuzenbidearen ikuspegi orokorra eta Zuzenbide Zibila
  • Zuzenbide-estatua eta botere-banaketa
  • Zuzenbidearen iturriak
  • Zuzenbidearen subjektuak: pertsona fisikoa eta pertsona juridikoa
  • Eskubide subjektiboak
  • Ondarea, ondasunak eta gauzak
  • Betebeharrak
  • Negozio juridikoa
  • Kontratua: arauketa orokorra eta kontratu motak

Urtea

2024

Gaia

Zuzenbidea

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.