Ondasun zuzenbidea

Egileak

Mikel M. Karrera Egialde doktorea, Zuzenbide zibileko irakasle titularra, Zuzenbide Fakultatea - UPV/EHU. mikelmari.karrera@ehu.es

Helburuak

Sare-liburu honek, ondareari buruzko zuzenbide zibilaren barruan, ondasun zuzenbidearen gainean dauden oinarriak modu ulergarri batean azaltzea du lehenengo helburu. Horrez gain, oinarrizko kontzeptu horiek lantzeko eta menderatzeko materialak ere proposatzen dira.

Metodo aldetik, ikaslearen trebakuntza eta auto-ikaskuntza du ardatz. Europako kreditu sistema berriak dakarren ikaskuntza metodo berrira egokitzen den materiala eskaintzen da beraz.

Norentzat

Material didaktiko hau, oro har zuzenbide zibila ikasten ari den edonorentzat da baliagarri eta bereziki eskubide errealak tratatzen dituen asignaturan ari direnentzat dago egokitua. Berez, zuzenbideko ikasketak egiten ari den ikaslearengan pentsatuz sortua da, lizentziaturako irakaskuntza programari erantzuten baitio nagusiki. Edonola ere, ondasunen trataerari buruz oinarrizko ezagutza eskuratu nahi duen edonorentzat ere probetxugarri izan daiteke.

Edukia

Ondasun zuzenbidearen oinarriak lantzeko sei atal nagusitan banantzen da sare-liburua: lehenik ondasun zuzenbidearen oinarriak ematen dira; bigarrenik, edukitza aztertzen da, izaeraz behin behineko eskubide erreala; hirugarrenik, behin betiko eskubide errealei buruzko eraentza komuna azalatzen da; gero, laugarren atalean, jabetza-eskubidea aztertzeari ekingo zaio, eta bosgarrenean gainerako eskubide erreal mugatuen trataera emango da; bukatzeko, seigarrenean, jabetza erregistroaren antolamendua eta funtzionamendua azlduko dira.

Egiturari dagokionez, oinarrizko kontzeptuen azalpena ematen da, alegia, irakasgaiaren funtsezko ideiei edo erakundeei buruzko azalpen argi eta mamitsuak ematen saiatu gara. Horiek guztiak modu ulergarri eta xumean, adibideen laguntzaz, irakurleak haiei buruz aurretik ezer jakingo ez balu bezala jokatuz; ongi baitakigu ulertzen ez dena ikastea ezinezkoa dela.

Ondoren, gomendatutako irakurketak ere proposatzen dira. Irakurketa osagarri horiek gaia hobeto ezagutzeko balio izango dizute, eta baita oinarrizko azalpenetan bazterrean utzi beharreko diren hainbat ñabardura eta xehetasun berri ikasiko dituzu haiei esker.

Urtea

2009

Gaia

Zuzenbidea

ISBN

978-84-692-0986-8

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.