Prozesu zibil bereziak

Egileak

Katixa Etxebarria Estankona, Josune Perez Estrada, Alberto Saiz Garitaonandia eta Ixusko Ordeñana Gezuraga, Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Ataleko Irakasleak. Saila: Zuzenbide Publikoa. E-posta: dppetesk@ehu.es (Katixa), mirenjosune.perez@ehu.es (Josune), alberto.saiz@ehu.es (Alberto) eta ixusko.ordenana@ehu.es (Ixusko). Telefono-luzapenak: 3306 (Katixa), 5870 (Josune), 3007 (Alberto) eta 3477 (Ixusko).

Helburuak

Hemen aurkezten dizuegun sare-liburu hau Zuzenbide Lizentziaturako "Tutela prozesalak. Betearazpenaren eta kautelazko neurrien erakunde prozesalak" hautazko irakasgaiaren edukiaren bigarren zatia da (lehenengo zatia "Prozesu zibila: exekuzioa eta kautelazko neurriak" lana da). Lan honen helburu nagusia, batetik, deklarazio-prozesu zibil arruntek izan ditzaketen berezitasunak, eta bestetik, prozesu zibil berezien elementuak eta garapena era ulergarrian jorratzea da.

Norentzat

Ikasmaterial hau Zuzenbide Lizentziaturako "Tutela prozesalak. Betearazpenaren eta kautelazko neurrien erakunde prozesalak" hautazko irakasgaiaren ikasleei zuzenduta dago beren beregi. Dena dela, era berean, euskaraz Zuzenbideko arlo honetara hurbildu nahi duen edonorentzat baliagarria izan daiteke.

Edukia

Sare liburu honek deklarazio-prozesu zibilen berezitasunak eta prozesu zibil bereziak jorratzen ditu sei kapitulutan zehar.

Lehengo kapituluan adierazpenezko prozesu egokia (hots, epaiketa arrunta eta hitzezko epaiketa) zehazteko materiaren irizpidea, eta berau kontuan harturik, PZLk aurreikusten dituen berezitasun prozesalak lantzen dira. Jarraian, 2. kapitulutik 6. kapitulura PZLren IV. Kapituluak araututako prozesu zibil bereziak dira aztergai: lehenik, pertsonen gaitasun, filiazio, aitatasun eta amatasun, ezkontza eta adingabeei buruzko gaiak epaitzeko prozesuak (alderdiek xedatu ezin duten objektu prozesala duten prozesuak); bigarrenik, ondareen banaketa judiziala, eta honen barruan, jaraunspen ondarearen banaketa judizialaren eta ezkontzaren ondasun-erregimena likidatzeko prozesuak, hain zuzen ere; hirugarrenik, prozesu monitorioa eta kanbio-epaiketa; eta azkenik, hipoteka-betearazpenaren prozesua, betearazpen-prozesu arrunta, berezia eta edukitzaren lekualdaketarik gabeko bahiaren betearazpenerako prozesu berezia barne hartuta.

Urtea

2008

Gaia

Zuzenbidea

ISBN

978-84-691-3437-5

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.