Prozesu zibila: exekuzioa eta kautelazko neurriak
Egileak
Ixusko Ordeñana Gezuraga, Katixa Etxebarria Estankona, Josune Pérez Estrada eta Alberto Saiz Garitaonandia, Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Ataleko Irakasleak. Saila: Zuzenbide Publikoa. E-posta: dppetesk@ehu.es (Katixa), ixusko.ordenana@ehu.es (Ixusko), mirenjosune.perez@ehu.es (Josune) eta alberto.saiz@ehu.es (Alberto). Telefono-luzapenak: 3306 (Katixa), 3477 (Ixusko), 5870 (Josune) eta 3007 (Alberto).
Helburuak
Hemen aurkezten dizuegun sare-liburu hau Zuzenbide Lizentziaturako "Tutela prozesalak. Betearazpenaren eta kautelazko neurrien erakunde prozesalak" hautazko irakasgaiaren edukiaren zati bat da. Lan honen helburu nagusia prozesu zibilaren exekuzioa eta kautelazko neurrien oinarrizko elementuak era ulergarrian jorratzea da.
Norentzat
Ikasmaterial hau Zuzenbide Lizentziaturako "Tutela prozesalak. Betearazpenaren eta kautelazko neurrien erakunde prozesalak" hautazko irakasgaiaren ikasleei zuzenduta dago beren beregi. Dena dela, era berean, euskaraz Zuzenbideko arlo honetara hurbildu nahi duen edonorentzat baliagarria izan daiteke.
Edukia
Sare liburu honek prozesu zibilaren exekuzioa eta kautelazko neurriak jorratzen ditu bederatzi kapitulutan zehar. Kapitulu hauek hurrengo ataletan bana litezke:
Lehenengo atala: exekuzioa. Exekuzioarekin hasteko honen lerro nagusiak azaltzen dira: betearazpenaren kontzeptua eta bere kokapena funtzio jurisdikzionalean, izaera juridikoa, printzipioak, exekuzioan esku hartzen duten subjektuak, objektua eta exekuzio-titulua. Ondoren, exekuzio zibil mota desberdinak dira aztergai: behin-behineko exekuzioa eta behin betiko exekuzioa. Behin-behineko exekuzioaren barruan kontu desberdinak jorratzen dira: kontzeptua eta izaera, exekuzio zibil mota honen aurresupostuak, hasteko modua, aurka egitea eta behin-behinean betearazi den sententziaren ezeztatzea. Behin betiko exekuzioari dagokionez, honen xedapen komunak (exekuzio demanda, prozesu betearazlearen agindua, exekutatuari jakinarazpena, aurka egitea eta exekuzioaren esekitzea hain zuzen ere) sakontasunez aztertu ondoren, diru-exekuzioa eta diruzkoa ez den exekuzioa desberdintzen dira (azken honen barruan emateko obligazioak, egiteko obligazioak, borondatezko deklarazioa emateko kondena eta ez egiteko obligazioak barne hartuta), bata eta bestearen prozeduraren pauso guztiak azalduz.
Bigarren atala: kautelazko prozesu zibila. Atal honen lehengo zatian kontzeptu orokorrak lantzen dira: elementu pertsonalak, izaera juridikoa, ezaugarriak aurresupostuak, prozesu zibilean har daitezkeen kautelazko neurri zehatzak eta ordezko kauzioa. Azkenik, bigarren zatian kautelazko prozedura urratzez urrats garatzen da.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.