Zigor prozesu adierazlea
Egileak
Katixa Etxebarria Estankona, Ixusko Ordeñana Gezuraga eta Josune Pérez Estrada, Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Ataleko Irakasleak. Saila: Zuzenbide Publikoa. dppetesk@ehu.es (Katixa), ixusko.ordenana@ehu.es (Ixusko) eta mirenjosune.perez@ehu.es (Josune). Telefono-luzapenak: 3306 (Katixa), 3477 (Ixusko) eta 5870 (Josune).
Helburuak
Hemen aurkezten dizuegun materiala "Zuzenbide Prozesala II" irakasgaiaren edukiaren zati bat da. Lan honen helburu nagusia zigor-prozesu adierazlearen oinarrizko hastapenak jorratzea da.
Norentzat
Ikasmaterial hau Zuzenbide Lizentziaturako bostgarren ikasturteko "Zuzenbide Prozesala II" irakasgaiaren ikasleei begira eginda dago. Dena dela, era berean, beste karrera batzuetako ikasleentzat, eta baita edozein eragile juridikorentzat ere Zuzenbide Prozesalari buruzko euskarazko oinarrizko materiala izan daiteke.
Edukia
Lan honek Zigor-prozesuaren oinarrizko hastapenak jorratzen ditu hemeretzi kapitulutan zehar. Hauek hurrengo ataletan bana litezke:
Lehengo atalean zigor prozesuaren oinarrizko elementuak dira aztergai, hau da, printzipioak, eskumena, zigor-prozesuan esku hartzen duten alderdi guztien oinarriak eta baldintzak (gaitasuna eta postulazioa barne), eta objektua.
Bigarren atalean zigor-prozesuaren lehengo fasea jorratzen da: atariko prozedura edo instrukzioa. Fase honen barruan burutzen diren egintza edo eginbide guztiak sakontasunez lantzen dira: prozesuaren hasiera-egintzak, ikerketa eginbideak eta inputazio-egintzak.
Hirugarren atalean, zigor-prozesuaren bigarren fasearekin hasi baino lehen, tarteko fasearen garapena jorratzen da, largespenaren eta prozesuko baldintzen kontrolaren azterketa barne hartuta. Jarraian ahozko epaiketaren, hau da, zigor-prozesuaren bigarren fasearen oinarrizko elementuak lantzen dira: ezaugarriak, printzipioak, akusazio eta defentsa-egintzak, froga eta ahozko bista. Honen ostean, zigor-prozesuaren amaiera aztertzen da: sententzia.
Bukatzeko, laugarren atalean helegiteak (arruntak eta apartekoak), gauza epaitua eta kostuak azaltzen dira.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Zigor prozesu adierazlea
pdf, 0 MB