Zigor Prozesu Bereziak

Egileak

Miren Josune Perez Estrada, Alberto Saiz Garitaonandia, Ixusko Ordeñana Gezuraga eta Katixa Etxebarria Estankona, Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Ataleko Irakasleak. Saila: Zuzenbide Publikoa. E-posta: mirenjosune.perez@ehu.es (Josune), alberto.saiz@ehu.es (Alberto), ixusko.ordenana@ehu.es (Ixusko) eta dppetesk@ehu.es, (Katixa). Telefono-­luzapenak: 5870 (Josune), 3007 (Alberto), 3477 (Ixusko) eta 3306 (Katixa).

Helburuak

Hemen aurkezten dizuegun sare-liburu hau "Zuzenbide Prozesala II" irakasgaiaren edukiaren zati bat da. Lan honen helburu nagusia zigor-prozesu bereziak ezagutzea eta oinarrizko kontzeptuak era ulergarrian jorratzea da.

Norentzat

Ikasmaterial hau Zuzenbide Lizentziaturako bostgarren ikasturteko "Zuzenbide Prozesala II" irakasgaiaren ikasleei, bereziki, zuzenduta dago. Dena dela, era berean, euskaraz Zuzenbideko arlo honetara hurbildu nahi duen edozein eragile juridikorentzat oinarrizko materiala izan daiteke.

Edukia

Liburu honek zigor-prozesuen berezitasunak eta zigor-prozesu bereziak jorratzen ditu lau kapitulutan zehar. Lehenengo kapituluan prozesu arrunten laburpena egiten da, beraz, Prozedura Arrunta, Prozedura Laburtua eta Falta-prozedurak birpasatzen dira, beren ezaugarri eta fase nagusiak kontuan harturik. Jarraian, 2. kapituluan zigor-prozesu berezien eta prozedurazko berezitasunen ezaugarriak nabarmentzen dira. Kapitulu honetan, eta prozedurazko berezitasun barne, Senatarien eta Diputatuen kontrako prozesuak, Kalumniagatiko eta irainagatiko prozesuak eta Edozein hedabidek egindako delituengatiko prozesuetako berezitasunak jorratzen dira. Honez gain, kapituluan Prozesu militarra, Adingabeen prozesua, Estradizio pasiboa eta Atxilotxeko eta emateko aginduen betearazpena Europan, denak prozesu-bereziak, ikasten dira. Ondoren, 3. kapituluan, Delitu jakin batzuk bizkor epaitzeko prozedura agertzen da; bertan, prozeduraren faseak azaltzen dira (hauek dira: ikertze-fasea, ahozko epaiketaren fasea edo largaspena) eta bukatzen da ahozko epaiketa, epaiari aurka egitea eta epaia betearazpena jorratuz. Azkenik, 4. Kapituluan, Zinpeko epaimahairen aurreko zigor-prozesua; bertan ere, zigor-prozesu honen fase nagusiak lantzen dira, zinpeko epaimahaiaren osaketa hasiz (bere kideen izendapena, eskunduntzak, aurretiazko entzunaldia, bere eraketa, ahozko epaiketa, berediktua) sententziaren ikastearekin bukatzeko.

Urtea

2010

Gaia

Zuzenbidea

ISBN

978-84-692-7830-7

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.