Zigor-prozesua: exekuzioa eta kautela

Egileak

Katixa Etxebarria Estankona, Ixusko Ordeñana Gezuraga, Josune Pérez Estrada eta Alberto Saiz Garitaonandia, Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Ataleko Irakasleak. Saila: Zuzenbide Publikoa. E-posta: dppetesk@ehu.es (Katixa), ixusko.ordenana@ehu.es (Ixusko), mirenjosune.perez@ehu.es (Josune) eta alberto.saiz@ehu.es (Alberto). Telefono-luzapenak: 3306 (Katixa), 3477 (Ixusko), 5870 (Josune) eta 3007 (Alberto).

Helburuak

Hemen aurkezten dizuegun sare-liburu hau "Zuzenbide Prozesala II" irakasgaiaren edukiaren bigarren zatia da (lehenengo zatia "Zigor-Prozesua adierazlea" lana da). Lan honen helburu nagusia zigor-prozesuaren exekuzioa eta kautelazko neurrien oinarrizko kontzeptuak era ulergarrian jorratzea da.

Norentzat

Batez ere, ikasmaterial hau Zuzenbide Lizentziaturako bostgarren ikasturteko "Zuzenbide Prozesala II" irakasgaiaren ikasleei begira eginda dago. Dena dela, era berean, beste karrera batzuetako ikasleentzat, eta baita edozein eragile juridikorentzat ere Zuzenbide Prozesalari buruzko euskarazko oinarrizko materiala izan daiteke.

Edukia

Sare liburu honek Zigor-prozesuaren exekuzioa eta kautela jorratzen ditu sei kapitulutan zehar. Hauek hurrengo ataletan bana litezke:

Lehengo atalean zigor-prozesuaren exekuzioa azaltzen da. Honetan, alde batetik, zigor-exekuzioaren oinarriak eta elementuak dira aztergai: zigor-exekuzioaren kontzeptua, bere izaera juridikoa eta lege-iturriak, zigor-exekuzioan organoa jurisdikzional eskuduna, exekuzio-titulua, intzidenteak, eta exekuzioaren bukaera. Eta beste aldetik, zigor mota desberdinen betearazpena azaltzen da: askatasun-gabetze zigorren, diru-zigorren, zigorrezkoak ez diren zehapenen eta epaiaren eduki zibilaren betearazpena hain zuzen ere.

Bigarren atalean zigor-prozesuaren kautelazko neurriak garatzen dira. Lehen zati batean, kautelazko neurrien oinarrizko elementuak azaltzen dira: kontzeptua, ezaugarriak, prozesu penalen kautelazko neurriak hartzeko oinarriak eta motak. Bigarren zati batean, kautelazko neurri pertsonalak jorratzen dira. Honen barruan kautelazko zitazioa, atxiloketa eta Habeas Corpus prozesuari erreparatzen zaie, kontzeptua, ezaugarriak, motak, oinarriak, atxiloketaren iraupena, atxilotuaren eskubideak eta epailearen esku uztea azalduz. Honez gain, behin-behineko espetxeratzea eta behin-behineko askatasuna ere jorratzen dira, kasu bietan kautelazko neurri hauen kontzeptua, ezaugarriak, izaera, oinarriak, betetzeko moduak eta prozedura aztertuz. Amaitzeko, azkenik, kautelazko ondare-neurriak dira aztergai, aurreko kasuetan bezala, kontzeptua, oinarriak, motak eta prozedura barne hartuta.

Urtea

2007

Gaia

Zuzenbidea

ISBN

978-84-690-7750-4

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.