Zuzenbide Erromatarreko Praktikak

Egileak

Jaione Arieta-araunabeña Alzaga eta Blanca Gamboa Uribarren, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide Erromatarreko irakasleak, Bizkaiko irakasgunean. Jaione.arieta@ehu.es eta blanca.gamboa@ehu.es Tfn: 946015892

Helburuak:

Lan honen helburua ikasleen lana erraztea baino ez da.

Zuzenbide Erromatarra irakasgaiko eskola betidanik bi zati egin dugu: alde teorikoa eta alde praktikoa, ikasleak gaurkotzeko edo egokitzeko hobeto esanda ikasi dituen kontzeptu teorikoak praktikara eramateko, edota beste era batera esanda bizitza arruntean dauzkan erreflexuak ikusteko.

Lan honen bidez saiatzen ari gara ikasleak ekartzen XII Tauletan zegoen Zuzenbidetik gaur dagoen Zuzenbidera, loturak eta desberdintasunak ikus ditzaten eta, horretarako materialak hainbat testutatik hartu behar izan ditugu, batzuetan osoki eta beste batzuetan nahasita, baina beti guretzat garrantzitsuak diren ideiak, kontzeptuak eta sortzen diren egoera juridikoak, ikasleek hobeto ikas ditzaten.

Are gehiago, ikus daitekeenez, aurkezten ditugun egoera batzuk, nahiz eta Digestotik hartuak izan, ikasleek gaurko egunean ere ikus ditzakete, 15 mende geroago egoera berdinak gerta daitezkeela eta gure etxetik ez urrun. Gehienetan ere soluzio bera dute.

Helburuak

Norentzat

Lan hau oso interesgaria izan daiteke Zuzenbide pribatuan sartzen ari den edozein ikaslerentzat. Une honetan eta dirudienez hurrengo plan berrietan ere Zuzenbide Erromatarra, formakuntzako irakasgai izaera izanda, lehenengo mailan dago eta material honekin ikaslea hasten da ikusten praktikoen bidez sartu den mundu berri hori, Zuzenbidekoa.

Edukia

Lan honetan 34 kasu praktikoez gain Erromako prozeduran erabiltzen ziren formula bereziak ere agertzen dira. Testamentu batzuk ere ipini ditugu ikasleek ikus dezaten nolakoak ziren orduko testamentuak.

Praktikoen egituran kontutan hartu dugu orain jarraitzen dugun programa teorikoa eta, horrela, ikasleek praktikoak teoriarekin batera jarraitu ditzateke.

Lan honekin batera bibliografia bat aurkezten dugu, interesa daukaten ikasleek erabil dezaten eta, geuk aurkezten dugun materiala osatzeko.

Urtea

2008

Gaia

Zuzenbidea

ISBN

978-84-691-4823-5

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.