Zuzenbide Prozesalerako Sarrera

Egileak

Alberto Saiz Garitaonandia
(E-posta: alberto.saiz@ehu.es )
Tfnoa.: 94 601 58

Helburuak

(Sare)Liburu honek EHU-ko Zuzenbide Fakultatean eskaintzen den Zuzenbide Prozesalaren Sarrera irakasgaia osatzen duten ikasgai guztiak era ulergarrian azaltzea du xede. Horretarako ikasgai bakoitzaren hasieran eskema bat eskaintzen da, ikasleen ikasketa-prozesua errazteko eta edukinik garrantsitsuenak argi izan daitezen.

Norentzat

Lehenengoz, Zuzenbide Fakultatean Zuzenbide Prozesalaren Sarrera ikasten dutenentzat pentsatuta dago, ikasmateriala euskaraz izan dezaten; helburu hori betetzeko, Zuzenbide Prozesaleko oinarrizko kontzeptuak argitzen saiatzen da era ulergarri batean. Era berean, Jakintzagaian estreineko aldiz hurbiltzen den edonorentzat baliagarria izan daiteke, Zuzenbidearen esparruan aurreko ezagutzak dauzkatenentzat zein Zuzenbideari buruz ezer ez dakitenentzat.

Edukia

Zuzenbide Prozesalaren Sarrera gauzatzen duten ikasgaiak hiru esparrutan egituratuta daude -era berean, hiru esparru horiek Zuzenbide Prozesaleko hiru kontzeptu nagusi ("oinarri zientifikoak" izenekoak) isladatuko dituzte:

  1. Jurisdikzioa edo Botere Judiziala: honetan Botere Judizialaren printzipio politikoak -batasun-printzipioa, esklusibotasun-printzipioa eta legezko epailearen printzipioa- azaltzen dira, eta baita independentzia eta erantzukizun judiziala ere. Bukatzeko, zati honek Botere Judizialean parte hartzen duten gobernu-organoak, ahalmen jurisdikzionala egikaritzen duten organoak eta hauetan lan egiten duten pertsonak -batez ere, epaile eta magistratuak- izango du mintzagai.
  2. Akzio-eskubidea, eta, honekin lotuta, doako laguntza juridikoa jasotzeko eskubidea.
  3. Prozesua, bere izaera eta motak. Prozesuaren printzipioak (beharrizan eta aukera-printzioak) eta prozeduraren printzipioak (ahokotasuna eta idazkuntza)

Urtea

2006

Gaia

Zuzenbidea

ISBN

84-8373-810-4

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.