Zuzenbide zibila III (Betebeharren zuzenbidea, erantzukizun zibila eta kontratuen teoria orokorra)
Egileak
Ibon Viteri Zubia, Donostiako Zuzenbide Fakultateko Irakaslea Saila. Zuzenbide Zibila Helbide elektronikoa: ibon.viteri@ehu.es Telefonoa: 943015232
Helburuak
Ikasmaterial honen helburu nagusiak honako hauek dira:
Ulertu betebehar-harremanak historian zehar izan duen eta gaur egun duen garrantzia partikularren arteko laguntza eta ondasun zein zerbitzuen eskualdatzea ahalbideratzen duen bide juridiko gisa. Halaber, aurreko eta ondorengo egoerek ondasunen titularitatearen gain duten irismena zehazteko gaitasuna eskuratu, betebeharra eta kontratua ondarezko Zuzenbidearen barnean eta ordenamendu pribatuaren osotasunean kokatu ahal izateko.
Kreditu eskubidearen mamia eta edukia ondo identifikatu, betebeharraren betetzean sor daitezkeen arazo juridikoei erantzun zuzena emateko. Halaber, kredituaren lesioa emanda gero, hartzekodunaren interesarentzat onuragarriena izango den erreakzioa aurreikusi ahal izateko.
Aurreko betebehar baten urratzeak sortu ez dituen kalteak konpontzeko betebeharraren zentzua eta irismena ondo ezagutu (kontratuz kanpoko erantzukizuna).
Aztertu negoziozko eskemak (tipikoak eta atipikoak), zeinen bidez borondate autonomia bideratzen den. Halaber, finkatu indarrean dagoen ordenamendu juridikoak dakarren muga aipatutako askatasunarentzat.
Norentzat
Material didaktiko hau, Betebehar eta Kontratu Zuzenbidea landu nahi duen edonorentzat da baliagarri. Zuzenbideko ikasketak egiten ari den ikaslearengan pentsatuz sortua da, graduko irakaskuntza programari erantzuten baitio nagusiki. Edonola ere, Betebehar eta Kontratu Zuzenbideari buruzko oinarrizko ezagutza eskuratu nahi duen edonorentzat ere probetxugarri izan daiteke.
Edukia
Liburu honetan atal hauek agertzen dira:
Lehenengoan, Betebeharren Zuzenbidea lantzen da. Atal honetan betebehar-harremanen erregela orokorrak eta komunak aztertzen dira.
Bigarrenean, erantzukizun zibila: kalte baten sorkuntzatik eratortzen den betebeharra ikasten da.
Hirugarrenean, kontratuen teoria orokorra. Atal honetan, ondarezko negozio juridikoaren teoria orokorraren oinarrizko kontzeptuak lantzen dira eta, zehatzago, adierazgarriena den ondarezko negozio juridikoaren arauak ikasten dira, kontratua, alegia.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Zuzenbide zibila III
pdf, 2 MB