Zuzenbide zibila: obligazio-zuzenbidea eta erantzukizun zibila
Egileak
Leire Imaz Zubiaur Zuzenbide Zibila Saila. Zuzenbide Fakultatea, Bizkaiko Atala. Leioa. Helbide elektronikoa: leire.imaz@ehu.es
Helburuak
Lan honen helburua Zuzenbideko lizentziaturan zein graduan, ikasketa plan berriari gagozkiola, hirugarren kurtsoan eskaintzen den Obligazio-zuzenbidea, erantzukizun zibila eta kontratu-zuzenbidea irakasgaiari dagokion programaren lehenengo zatia era ulergarri batean azaltzea da. Halaber, ikasleak hasieratik eta modu xume batean, Zuzenbide zibilari dagokionez, Espainiako Estatuan indarrean dagoen ordenamendu juridiko zibilaren zati garrantzitsu bat barneratzea da irakasgaiaren muina, egungo egoera ondo ulertzeko datu historikoak eta juridikoak baliatuz. Garrantzi handiko arloa da obligazioena, erantzukizun zibila dakartzaten portaerak eta kontratuak gure eguneroko bizitzan maiz burutzen ditugun egintzak baitira.
Norentzat
Euskarri didaktiko hau, batez ere, Zuzenbide lizentziaturan zein graduan 3. mailako Zuzenbide zibila jorratzen duten ikasleentzat da. Hala ere, obligazio-zuzenbidean oinarrizko formazioa eduki nahi duen orori suerta dakioke probetxugarri.
Edukia
Lan honetan obligazio-zuzenbideari eta erantzukizun zibilari dagozkien oinarriak eta eraentza juridikoa lantzen dira. Espainiako Kode Zibila da euskarriaren oinarrizko lege-testua; bertan jasotzen baitira, Espainiako 1978ko Konstituzioaren 149.1.8. artikuluaren aginduz araudi hau estatuaren eskuduntza esklusiboa den heinean, eraentza honen nondik norakoak. Euskarrian sakontasunez aztertzen dira, besteak beste: obligazioaren kontzeptua, iturriak (tratamendu bereziarekin erantzukizun zibila), egitura (subjektuak, objektua eta edukia), motak, bakoitzaren oinarrizko eraentza, betetzea, ez-betetzea, eta kredituaren babesa.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.