Zuzenbide Zibileko Ikasgaiak. Pertsona
Egileak
Itziar Alkorta Idiakez doktorea, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide Zibileko irakaslea da.
Helburuak
(Sare) Liburu honek Pertsona Zuzenbidearen oinarriak modu ulergarri batean azaltzea du lehenengo helburu. Horrez gain, oinarrizko kontzeptu horiek lantzeko eta mederatzeko ariketak (epaiak eta kasu praktikoak) proposatzen dira.
Metodo aldetik, ikaslearen trebakuntza eta autoikaskuntza du ardatz. Europako Kreditu sistema berriak dakarren ikaskuntza metodo berrira egokitzen den materialea eskaintzen dugu beraz.
Norentzat
Materiale didaktiko hau Pertsonaren Zuzenbidea landu nahi duen edonorentzat da baliagarri. Zuzenbideko ikasketak irakaskuntza plan zaharrari nahiz berriari jarraituz egiten ari den ikaslearengan pentsatuz sortua da, lizentziaturako irakaskuntza programari erantzuten baitio nagusiki. Edonola ere, Pertsona zuzenbideari buruzko oinarrizko ezagutza eskuratu nahi duen edonorentzat izan daiteke baliagarri.
Edukia
Pertsonaren Zuzenbidean lantzen diren gaiak honokoak dira: pertsonaren nortasunaren hasiera eta bukaera; jarduteko gaitasuna; pertsonaren egoera zibilak; Erregistro Zibila; adina; guraso boterea; tutoretza; kuratela; nazionalitatea; auzotartasun zibila; nortasunaren eskubideak; bioetika; pertsona juridikoak; fundazioak eta elkarteak.
Egiturari dagokionez, materiale hau ohiko eskuliburuez arrunt aldentzen da.
Ikasgai bakoitzean, lehen atalean, aztertuko ditugun arauen zerrenda azaltzen da.
Hurrengo atalean, oinarrizko kontzeptuen azalpena ematen da, alegia, irakasgaiaren funtsezko ideiei edo erakundeei buruzko azalpen argi eta mamitsuak ematen saiatu gara. Horiek guztiak modu ulergarri eta xumean, adibideen laguntzaz, irakurleak haiei buruz aurretik ezer jakingo ez balu bezala jokatuz; ongi baitakigu ulertzen ez dena ikastea ezinezkoa dela.
Ondoren, gomendatutako irakurketa atala landu dugu. Irakurketa osagarri horiek gaia hobeto ezagutzeko balio izango dizute, eta baita oinarrizko azalpenetan bazterrean utzi beharreko diren hainbat ñabardura eta matiz berri ikasiko dituzu haiei esker.
"Zati teorikoa"-ren atzetik ariketak datoz. Bertan jaso ditugu gaiari erantzuten dioten epai nagusiak. Ikastola-garaiko usaina ekarriko dizu agian izen horrek; ordea, nahita jarritako izena dela jakin ezazu. Izan ere, atal horretan oinarrizko kontzeptuei buruz lortutako ulermen maila neurtzeko aukera izango duzu batetik, eta, bestetik, teoria gaindituz, errealitatean gertatu diren edo gerta daitezkeen kasuak nola tratatu ikasiko duzu.
LABURDURAK
SARRERA
1. IKASGAIA: NORTASUN JURIDIKOA
2. IKASGAIA: PERTSONAREN EGOERAK
3. IKASGAIA: ADINA
4. IKASGAIA: EZGAITZEA ETA GAITASUNA MUGATZEA
5. IKASGAIA: BABESERAKO ERAKUNDEAK (I). GURASO-AHALA
6. IKASGAIA: BABESERAKO ERAKUNDEAK (II)
7. IKASGAIA: PERTSONAREN KOKAGUNEA
8. IKASGAIA: NAZIONALITATEA
9. IKASGAIA: AUZOTASUN ZIBILA
10. IKASGAIA: NORTASUNAREN ESKUBIDEAK
11. IKASGAIA: PERTSONA JURIDIKOA (I)
12. IKASGAIA: PERTSONA JURIDIKOA (II)
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Zuzenbide Zibileko Koadernoa
pdf, 0 MB