Matematika biozientzietan
Egileak
Leyre Ormaetxea Butrón eta Martín Blas Peréz Pinilla (UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasleak)
Helburuak
Biologiako hainbat arlotarako interesgarriak eta beharrezkoak diren Matematikako oinarrizko kontzeptuetara bideratuta dago ikasmaterial hau.
Tresna matematikoak fenomeno, prozesu eta kontzeptuen ikerketan aplikatzea gero eta garrantzi handiagoa duen jarduera da, jakina, eta Biologiako arlo guztietako zientzialarien eta horien metodoak aplikatzean interesa duten matematikarien arteko diziplina anitzeko lankidetzak babestuta garatu da: teoria biologikoa, laborategia edo landa-lana.
Matematika biozientzietan aplikatzeak funtsean bi bide hartzen ditu: batetik, ezagutzen diren tekniken ohiko aplikazioa; bestetik, sistema biologikoak aztertzeko beharrezkoak diren metodo berriak garatzea. Laburbilduz, eredu matematikoa ez da ekuazio multzo huts bat, baizik eta, arazo jakin baterako irtenbide estrategia definitzeko prozesua. Metodologia matematikoa da, baina beste izaera bat ere izan dezake.
Norentzat
Bereziki Euskal Herriko Unibertsitateko Biologiako, Bioteknologiako, Biologia Molekularreko eta Biokimikako graduetako ikasleei zuzendua da materiala, baina gaian interesa duen edonorentzat izan daiteke egokia.
Edukia
Lana bi atal nagusitan bananduta dago: lehenengoa Aldagai bateko kalkulu diferentzialari dagokio eta bigarrena Aljebrari. Lehenengo atala lantzeko bost kapitulu landu dira, eta beste guztiak bigarrenari dagozkio.
Aldagai bateko kalkulu diferentziala
- Funtzioak
- Optimizazioa
- Newton-Raphson-en metodoa
- Taylor-ren polinomioa
- Integrazioa
Aljebra
- Matrizeak eta ekuazio linealetako sistemak
- Espazio bektorialak
- Diagonalizazioa
- Matrizeen aplikazioak. Leslie
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Matematika biozientzietan
pdf, 3 MB